SARE_HEZKUNTZA GELAN

Ikastetxeak 2014-2015 ikasturtean, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Hezkuntza Sailak sortu zuen Sare_Hezkuntza proiektuan parte hartzea erabaki zuen. Proiektuaren helburua aldaketa metodologikorako, IKT-en erabileraren garapena sustatzea da. 2 urteko proiektua izanik jorratu beharreko helburu eta jarduerak honela antolatu ditugu:

  • 2014 - 2015 IKASTURTEAN

IKASLEEKIN:

DBH 1, 2 eta 4. mailako zenbait taldeetan ingelesa, natur zientzia eta biologia arloetan gailu, material eta eduki digitalak landu zituzten . Besteak beste animazioak, denbora lerro digitalak, infografiak, bannerrak,poster digitalak, aurkezpenak, avatarrak edo markatzaileak sortu zituzten Orixeko Apps-ea edo moodleean.

IRAKASLEEKIN:

2 helburu nagusi landu ziren: orain arteko ezagutza, baliabide eta materialak elkarbantzea eta topaketa eta jardunaldi desberdinetan parte hartuz gailu, material eta metodologia berrietan formazioa jasotzea. Besteak beste Euskarabildua, Aukera topaketa, Ikanos, Google Apps topaketa, Eskola digitalaren topaketa, MoodleMoot … saioetan parte hartu genuen eta Raúl Santiago adituarekin Flipped Classroom ikastaroa antolatu genuen Orixeko irakasleez gain Sare_Hezkuntzako ikastetxeetako proiektukideentzat.

  • 2015 -2017 IKASTURTETAN

IKASLEEKIN:

2015-2016: Lehen aldiz DBH1eko ikasleek liburu digitalak erabiliko dituzte eta talde batean banakako Chromebook gailuak erabiliko dituzte.

  • 2016-2017: 1:1 ereduaren ezarpena: ikasle bakoitzak bere ordenagailua.
  • Sarean segurtasunez aritzen ikasiko dute.
  • Erabiltzaileak eta pasahitzak modu egokian kudeatzen ikasiko dute.
  • Baliabide digitalei etekina ateratzen ikasiko dute.
  • Sarean zuzentasunez eta egokitasunez aritzen ikasiko dute.

 

 

 

GURASOEKIN:

  • Inika eta Chromebook-en kudeaketan trebatzeko formazio saioa antolatuko dugu.
  • 1:1 ereduaren ezarpenean gailuen kudeaketan lagundu (erosketa, finantziazioa, erabilera, diru-laguntzak…)

 

IRAKASLEEKIN:

  • IKT-en erabileran formazioa jasotzea.
  • Google Apps (calendar, classroom, forms, corubrics…)
  • Inika aplikazioaren erreminta berrien inguruko formazioa.
  • Ikt heldutasun ereduko maila aurreratua berrestea.
  • Liburu digitalen eskaintza aztertu eta hurrengo urteetarako aukeraketa irizpideak adostea.
  • Material digitalak sortzeko formazioa, Partekatuz Ikasi programa Egape ikastetxearekin eta Semana de los Proyectos Conecta 13rekin.
  • Material digital desberdinak aztertu eta ikastetxerako egokienak aukeratu.