GURASO BILERAK

Bizi dugun egoera dela eta, aurrez-aurreko bilerak ezin direnez egin hemen eskegiko dugu informazioa. Zalanzak argitzeko meet-ak antolatuko dira.

DBH ONDORENGO INFORMAZIOA

BATX1- IKAS ORIENTAZIOA

DBH4 MAILARI BURUZKO INFORMAZIOA

BATX 2 - BATXILERGOAREN ONDOREN, ZER?

ORIENTAZIOA

Gure institutuan, Orientabidea honela ulertzen dugu: une bereziak dituen etengabeko prozesu batean ikasleei ematen zaien laguntza bezala. Laguntza hori gauzatzearren honako helburu hauek finkatu ditugu:

  • Porrot eskolarra aldez aurretik ekidin eta ikaslego osoarengan ikasteko gaitasuna gehitu ahal izateko, ikasgai desberdinetan integratuz, Ikasketa Ohitura eta Teknikarik eraginkorrenak landu.
  • Hortarako behar diren saio eta ariketak eginez eta behar duten informazio emanez, ikasketa-lanbideekiko erabakiak baldintzarik onenetan hartu ditzan, ikaslegoarengan, heldutasun bokazionala lortu, benetako autorientabidea garatzen dugularik. Hortarako oso baliogarria den Internet-tresna erabiltzen irakastea. Ildo berean, Moodle Plataforma erabiliz, informazioak eta orientaziorako tresnak ikasle eta gurasoentzat eskuragarriak izan daitezen, behar diren ahaleginak egin.
  • Gela eta Ikastetxeko bizitzan integraziorik onena lortu dezaten, behar duten laguntza, ikasleei eman.
  • Ikaslegoarengan, heldutasun integrala ahalbidetu.
  • Ikastetxeko baliabideen erabilera hobetu eta kanpoko Laguntza zerbitzuei sarbidea erraztu.

ARDURADUNAK:

- Alberto AriƱo (DBH 1, DBH, 2, DBH 3, DBH 4 )

- Arantxa Ortiz de Guzman (ZIG Gela, Batxiler 1 eta Batxiler 2)