Kokapena

Orixe Bigarren Hezkuntzako Institutua Tolosako Santa Lutzia auzoan kokatuta dago eta bertan herri honetako ikastetxe publikoak biltzen dira. Tolosa; Gipuzkoako herrialdearen eta Tolosaldea eskualdearen erdialdean kokaturik dago. Eskualdeak 45.000 biztanle inguru ditu eta Tolosan 18.000 pertsona bizi dira gutxi gorabehera.

 

Gure eskualdea 28 herriz osaturik dago, eta asko 500 biztanle baino gutxiagokoak dira. Tolosan, Villabonan eta Alegian DBHrako eskaintza publikoa dago eta itunpekoa Tolosan, Anoetan, Villabonan eta Ibarran. Batxilergorako berriz, eskualde osoko eskaintza publiko bakarra gure institutukoa da. Eskualdearen ezaugarriak direla eta Orixeren ikasleriaren zati esanguratsu bat herri txikietakoa da.

 

Egoera soziolinguistikoari begira, ingurune oso euskaldun bat dela esan genezake: batazbeste &percent;70 euskalduna da (eguneroko erabilera ez da horren altua). Herri txikietan kopuru hori handiagoa da.

 

Orixe BHIk, Santa Lutzia auzo berean aurkitzen diren Tolosaldea G.M.L.H.I. eta Samaniego L.H. eskolarekin batera, Santa Lutzia Hezkuntza Gunea osatzen du. Tolosako Haurreskola Publikoa ere gure sarean dago. Hauek guztiak, Paper Eskolarekin batera, Tolosako hezkuntz publikoaren eskaintza osatzen dugu.

 

Egun, Orixen DBH, Batxilergoa eta Zeregin Ikasketa Gela-Lanbide Tailerra (ZIG-LT) ikasketak ematen dira. Nabarmendu beharrekoa da Hezkuntza Sailak gure eskualdeko erreferentetzat hartzen gaituela hainbat beharrei erantzuteko, hala nola, ZIG-LT geletarako. Beste aldetik, Batxilergo mailan, Tolosan dauden bi ikastetxeak, Hirukide-Eskolapioak eta Laskorain Ikastola, Orixe BHIren zentru atxekituak direla aipatu behar da.

 

Azken urteetan, batazbeste, 68-70 irakaslek lan egiten dute Orixen. Horiekin batera, hezkuntza bereziko laguntzaile bat, 2 administrari, 3 atezain eta Hezkuntza Saileko 3 garbitzaile aritzen dira (beste 5 garbitzaile azpikontratatuko enpresakoak dira).

Santa Luzi, 16
Tolosa - 20400
Gipuzkoa

Telefonoa: 943 899 289  943 899 288
Fax: 943 899 291
e-mail: 012980aa@hezkuntza.net


Ikusi IES Orixe BHI mapa handiago batean