IRAKASLE BERRIAK 22-23

 

Esleipenetan Tolosako ORIXE BHIn lanpostua esleitu zaizuenontzat oharra:

 

Dakizuenez eta 2022ko maiatzaren 22ko ebazpenean jaso bezala, "ikastetxeko zuzendaritzarekin harremanetan jarri beharko dira (uztailaren 23a baino lehen)". Hori horrela, bide ezberdinak jartzen ditugu zuen esku hau egin ahal izateko, telematikoak zein presentzialak.

 
  • Zure datuak behar ditugu. Horretarako, DOKUMENTU HAU bete zure datuekin eta honako korreo helbideetako batera bidali: zuzendaria@orixe.net / ikasketaburua@orixe.net . Ikastetxera etorriko bazinate bertan egin ahalko duzue.
  • Era berean, gogoratu Lizentziak eta Baimenak ere orain eskatu behar direla. Murrizketaren bat eskatzeko asmoa baldin baduzu, ikastetxean bertaratu ahalik eta lehen EIZU bidez bideratu behar baitugu eskaera.
  • Era batean zein bestean, gurekin harremanetan jarri eta datuen orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzue zuen e-posta pertsonalean, Orixeko e-posta erabiltzailearekin. Era horretan Orixeko komunikazioak jasoko dituzue bertan eta zuen Mintegiko Drive unitatean sartzeko aukera izanen duzue.