Erasmus+ : Unai Urdampilleta Irlandan

2023/09/4

 

ORIXE BHI ko den Unai Urdampilleta ikasleak Irlandako Glenamaddy Communnity School ikastetxean egingo ditu DBH 4ko ikasketak irailean hasi eta abendura bitartean. Ilusioz eta irrikaz joan zen ostiralean aukera paregabe honetaz gozatzera.

Horrez gain, ERASMUS +en finantziaketari esker 2023-24 ikasturtean ere DBH 3 eta Batxilergoko 1 mailako elkartrukeak eta irakasleen formakuntzarako ikastaroak egingo ditugu. Jarraituko dugu informatzen!

IRAKURTZEAK BADU SARIA! – BOOKTUBEAK

 

3. ebaluaketan DBH1eko ikasleek Booktubeak burutu dituzte gaztelania eta ingelesa ikasgaietan. Sortutako bideoak bikainak izan dira eta ondorioz HIZPRO batzordeko kideoi zaila egin zaigu benetan hiru onenak aukeratzea.

Hauek izan dira sarituak: Onditz Esnaola , Eider Amondarain  eta Sugar Zapirain. Hirurek Elkar liburu dendan erosteko opari txartel bana jaso dute.

Hona hemen egindako lan bikainaren beste adibide batzuk: GAZTELANIAZ eta INGELESEZ

Agenda 2030 - UDAL FOROA

2023-06-01

Orixeko ikasleek, Tolosako beste ikastetxeekin batera, Agenda 2030 ekimeneko Udal Foroan aurkeztu dituzte ikasturteko lanketaren emaitzak.

Urtero legez, Orixeko ikasleek, Tolosako beste ikastetxeetako ikasleekin batera, Eskola Agenda 2030 programa garatu dute ikasturtean zehar, herrian garapen jasangarriarekiko konpromisoak ikastetxeetara hurbiltzeko. Maiatzaren 31n, landutakoa Udalari aurkezteko Eskola Agenda 2030 Udal Foroa ospatu zen, udaletxeko batzar aretoan eta bertan, ikastetxe desberdinetako ikasleen ordezkariak elkartu ziren, aurrez aurre, udal ordezkariekin, landutakoaren emaitzen berri emateko.

Aurten bi urteko erronkari eman diote hasiera eta Garapen Iraunkorreko 7. helburua izan da abiapuntua, “Energia irisgarria eta ez kutsakorra”. ARGAZKIAK IKUSI.

Ibon Oregi eta Jon Galarraga-ren hitzaldia

2023-06-01

Ekainaren 1ean, Ibon Oregi eta Jon Galarraga izan genituen DBH1eko Balio Etikoetako eta Heziketa Fisikoko ikasleekin. Kirol egokituaz aritu zitzaizkigun, surfaz eta txirrindularitzaz. Haien testigantza aurkeztu ziguten eta bizitzako erronkei aurre egiteko bizipozaren indarra transmititu. Eskerrik asko, bikote!

KERIK GABEKO EGUNA

2023-05-31

 

Tabako, vaper, kantxinba…ek sortutako kearen inguruko hausnarketa egin ondoren, Kerik gabeko espazio gehiagoren beharra landu dute DBH-1eko ikasleek.

Proiektua nerabeen prebentzio komunitario mahaian parte hartzen duten hainbat erakunderen elkarlanetik sortu zen.

Maiatzak 31an, Tolosako Alondegi plazan izan dira eta mural bat osatu dute Arantxa Orbegozo Txitxiren laguntzaz. ARGAZKIAK IKUSI