DBH-1eko ikasleak Bertizen

 

Aurten ere DBH 1eko Orixeko ikasleekin Bertizen egon gara. Hiru egunetako egonaldia izan da eta bertan, Nafarroako txoko polit honetan, piraguismoa, tirolina, zuhaitzen arteko zirkuituak eta ibilaldiak egin ditugu. Aukera paregabea izan da elkar hobeto ezagutu eta momentu ahaztezinak bizitzeko. Hurrengo urtean berriro!

ARGAZKIAK IKUSI

"Afrika no es un país" hitzaldia

Orixeko Batxilergoko 2. mailako ikasleek KZP irakasgaian Tolosaldean dauden hainbat erakunde ezagutuko dituzte ikasturtean zehar . Gure komunitatea hobeto ezagutu asmoz, Tolosaldean dauden erakunde ezberdinak etorriko zaizkigu gelara. Aste honetan "Divinas" elkarteko kideak izan dira gurean , "Africa no es un país" hitzaldia entzun ahal izan dugu beraien eskutik. Hitzaldia ingelesez izan da eta Afrikar kontinentearekiko mendebaldean dugun aurriritzi eta informazio falta gainditzeko asmoz hurbildu dira gugana. Plazer bat izan da.

Mila esker Divinas!

DBH-1 - JOLAS KOOPERATIBOAK

Joan den astean, harrera planaren barruan, gelako kohesioa lantzeko jolas kooperatiboak egin genituen Samaniego ikastetxeko patioan. Elkar ezagutuz ederki pasa genuen!   ARGAZKIAK IKUSI

Erasmus+ : Unai Urdampilleta Irlandan

2023/09/4

 

ORIXE BHI ko den Unai Urdampilleta ikasleak Irlandako Glenamaddy Communnity School ikastetxean egingo ditu DBH 4ko ikasketak irailean hasi eta abendura bitartean. Ilusioz eta irrikaz joan zen ostiralean aukera paregabe honetaz gozatzera.

Horrez gain, ERASMUS +en finantziaketari esker 2023-24 ikasturtean ere DBH 3 eta Batxilergoko 1 mailako elkartrukeak eta irakasleen formakuntzarako ikastaroak egingo ditugu. Jarraituko dugu informatzen!

IRAKURTZEAK BADU SARIA! – BOOKTUBEAK

 

3. ebaluaketan DBH1eko ikasleek Booktubeak burutu dituzte gaztelania eta ingelesa ikasgaietan. Sortutako bideoak bikainak izan dira eta ondorioz HIZPRO batzordeko kideoi zaila egin zaigu benetan hiru onenak aukeratzea.

Hauek izan dira sarituak: Onditz Esnaola , Eider Amondarain  eta Sugar Zapirain. Hirurek Elkar liburu dendan erosteko opari txartel bana jaso dute.

Hona hemen egindako lan bikainaren beste adibide batzuk: GAZTELANIAZ eta INGELESEZ