DELIKATUZ Interpretazio Zentrora bisita

Maiatzaren 8an (3C eta 3D) eta 15ean (3A, 3B eta 3E) DBH3ko ikasleek Ordizian dagoen Delikatuz Interpretazio Zentrora irteera egin zuten. Eskualdeko gastronomiaren eta elikadura osasuntsuaren inguruko zentroa dugu hau. Irteera gizarte mintegitik antolatu zen 1. sektorearekin lotuta, aldi berean, biologia ikasgaiaren nutrizioa eta elikadurarekin ere uztartuz.

Delikatuzen egindako ekintzen artean, aipatzekoa da taldetan diru kopuru batekin azokara joan behar izan zutela produktu konkretu batzuk erostera. Produktu horien inguruan informazioa bildu ondoren, zentrora bueltatu eta besteei azaldu behar zieten. Jarduera amaitzean, erositako produktuak etxera eramateko aukera izan zuten.   ARGAZKIAK IKUSI

LEGAZPIKO MIRANDAOLARA IRTEERA

 

Joan zen asteazkenean Maiatzaren 8-an DBH2-ko ikasleek, Legazpiko Mirandaolara egindako irteeraz gozatu zuten. Bertan burdinola zein museoa bisitatzeaz gain, gure arbasoen lan egiteko modua eta erabiltzen zuten teknologiaz disfrutatu zuten.

ARGAZKIAK IKUSI

NERABEEN FOROAREN AISIALDIRAKO PROPOSAMENAK

 

Tolosako Udalak herrian nerabeen aisialdi aukerak indartu eta hobetzeko parte hartze prozesu bat jarri zuen abian martxoan, ‘Haur, nerabe eta gazteen diagnostikoa eta ekintza plana 2023-2027’ dokumentuan identifikatutako kezken erantzun modura. Gure ikasleak parte hartu dute prozesu honetan eta maiatzaren 14ean amaiera eman diote proposamenak alkateari aurkeztuz.

Artikulu honetan azaltzen dira Nerabeen Foroak aurkeztutako proposamenak:  ARTIKULUA RAKURRI

TOLOSAKO IBILBIDE GEOLOGIKOA

Joan de astelehenean Apirilaren 22-an DBH1-eko ikasleek, taldetan banaturik Tolosako hainbat eraikin edo plazetako arroka desberdinak identifikatu zituzten. Ondoren, lur edo eraikinetan aurki ditzakegun fosil desberdinak erakutsi eta beraien jatorriaren inguruan azalpen batzuk eman zitzaizkien.

DBH3ko IKASLEAK ELKARTRUKEAN

Erasmus+ proiektuak diruz lagunduta, DBH3ko Community Manager Workshop ikasgaiko 20 ikasle Groningeneko (Herbehereak) Harens Lyceum ikastetxean izan dira astebetez.

Aurten elkarrekin landu dugun gaia “Informazio eta hedabideen inguruko alfabetatzea” izan da eta batez ere albiste faltsu edo “Fake News”-en inguruan aritu gara.

Haiek gurean urrian izan ondoren, oraingoan gure txanda izan da. Gure ikasleak bertako ikasleen familien etxeetan hartu dute ostatua. Horri esker, Europako herrialde honetako ohitura eta kulturan murgiltzeko aukera izan dute gure neska-mutikoek. Horretaz gain Herbeheretako hainbat leku ezagutzeko aukera izan dugu, besteak beste, Afsluitdijk, Zaanse Schans, Amsterdameko Eye Film Museum eta hiria bera eta Giethoorn.

Ziur gaude parte hartu duten 20 ikasle eta 3 irakasleek hamaika istorio eta anekdota kontatuko dizkigutela datozen egunetan.. ARGAZKIAK IKUSI