GIZA-GIZARTEKO IKASLEEN IRTEERA

Azaroaren 17an giza- gizarteko batxilergoko ikasleak irteerara joan ziren. Eunateko tenplu erromanikoaGaresko erdi aroko herria eta Andelos-eko hiri erromatarraren aztarnak ezagutzeko aukera izan zuten. Eguraldi on eta hotza lagun izan genuen. 

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

 

MIREN GORROTXATEGI IDAZLEA INSTITUTUAN

Ebaluazioa amaitzearekin batera, arnasalditxo bat beti dator ondo, eta are gehiago horrelako aukera paregabe batekin. Denbora gutxian Madagaskargo irla batetik Euskal Herriko jende askoren ahotan ibiltzera igaro zen pertsona batek bisitatu gintuen: Miren Gorrotxategik.

Lehenik, azpeitiar idazleak bere bizitzari buruz hitz egin zigun. Ume bat zelarik, Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolan ikasten zuen eta bertan, ikasle askoren harridurarako, Urruzuno Literatur Lehiaketa irabazi zuen Herio izeneko olerki batekin.

Ondoren, itzulpengintzan lizentziatu zen Bartzelonan. Titulu hori baliatuz itzulpengintza enpresa batean sartu zen, non literaturako klasiko handiak itzultzeko itxaropena zuen, baina azkenean, bere etsipenerako dokumentuak bakarrik itzultzen amaitu zuen.

Esperientzia horren ondoren, literaturatik dezente urrundu zen eta EPIC Racing (Epsilon) eskuderian hasi zen lanean. Hala ere, enpresak porrot egin zuen eta, lehen aipatu bezala, Madagaskarrera joan zen.

Bertan, urpekari lanetan ibili zen bi urtez. 2 urte horietan berriro idazten hasi zen eta, 2015ean, Ondarroatik dei bat jaso zuen, aurkeztu zuen proiektuak Zubikarai beka irabazi baitzuen. Urte bat geroago, bere lana argitaratu zuten: 33 Ezkil, bere gelako horman paper zatiak aurrera eta atzera mugituz idatzi zuen istorioa. Hainbeste itzuliren ostean, Miren literatur mundura itzuli zen.

Hala ere, berri onak ez ziren hor amaitu, izan ere, bere liburuan oinarritutako film bat egin nahi zutela esan zioten. Horrela, 2020ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen Hil Kanpaiak filma. Hark adierazi zigun moduan, aktoreren bat edo beste ez zen berak liburua idazterakoan irudikatu zuen bezalakoa, baina, aldi berean, Euskal Herriko aktore ezagunenetako batzuk filmean ateratzeak poztu zuen.

Azkenik, idaztera bultzatu gintuen entzuleok. Eta ziur nago, horrelako istorio bat entzunda, baten bati piztu zitzaola noizbait itzali zitzaion idazle grina. Edo, are gehiago, lehen aldiz piztu zitzaiola grina.

1. BATXILERGOKO IKASLEAK UZTURREN

1.batxilerreko biologia eta geologiako ikasleak Uzturreko flora, fauna eta geologia bertatik bertara ikusteko irteera egin genuen. Eguraldi ederra eta giro onean Miserikordia ospital zaharrera iritsi eta bertan inguruko landare, egitura geologiko eta animalien adierazle diren argazkiak atera genituen, ondoren albun bat sortzeko.

ORIXE BHI-KO IKASLEAK BELDUR BARIK LEHIAKETAN!!!

Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko.

Orixe BHI-ko DBH-3.mailako ikasleek parte hartu dute "ALDATZEKO GARAIA" lanarekin. Balio Etikoetako klasean proposatu zitzaien gai hau jorratzea eta lehiaketa honetan parte hartzeko ikus-entzuneko proiektu bat egitea. Ikasleak gogotsu ibili dira lanean eta lan ederra egin dute. 

Parte-hartzearen saria, herri-bozketan boto gehien lortu dituen lanari emango zaio, baldin eta lan horrek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatutakoen artean badago.

Gure aportazioa egiteko, Beldur Barik webgunean egingo den herri-bozketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bozketa, azaroaren 13etik 14ra gauzatuko da.

Beraz, ikusi bideoa, gozatu, zabaldu eta herri-bozketan hartzera animatu!

Aupa Orixeko ikasleak!! Lan bikaina egin duzue!

 

 

ORIXE- SINT ALOYSIUS IKASLE ELKARTRUKEA

2021/10/29

Orixeko BATXI 1-eko 23 ikasle, urriaren 22tik 29ra Belgikako Menem herrian daude ikastetxeen arteko elkartrukean.

2017n hasi ziren Orixe eta Menem-eko Sint Aloysius ikastetxearekin batera elkartrukeko programa honekin. Hala ere, covid-19a dela eta azken bi urteetan ez da elkartrukerik egin. Elkartrukearen gaia “GLOCAL: from global to local” da. Bertan, mundu mailako eta bertako arazoak aztertzeko helburua du.

Hasteko, ikasleen aukeraketa eta parekatze prozesua egin dira. 23 ikasle hauek hautatuak izan dira, binaka ingurumenaren inguruan aurkezpen bat egin ondoren. Ikasleez gain, Orixetik 2 irakasleak joan dira hara.

Elkartruke honen helburua ikasleek ingelesa lantzea eta kultura berriak ezagutzea da. Horrez gain, hango ohitura egokiak (ingurumenari begira) hemen aplikatzea. Beraz, bertan egiten dituzten ekintza guztiak agenda 30arekin lotutako GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUEKIN lotuta egon dira. Irteera ezberdinak egin dituzte: Gallo Recycling izeneko erakunde bat bisitatu, inguruko herriak ezagutu, ingurumenari lotutako tailerrak egin...

 

Momentu honetan, bertan daude Orixeko ikasleak, itzultzen direnean han egindako ekintzen berri emango dizuegu.