Euskararen Nazioarteko eguneko ospakizuna
2023-12-05
Euskararen Nazioarteko egunak ospakizun hirukoitza izan du aurten Orixen. Batxilergoko 2. kurtsoko ikasleek abenduaren 1ean ospatu zuten Tolosaldeako Kirol Graduko ikasleek antolatutako ekintza batzuekin. Horien artean, bertso lehiaketa, hamaiketakoa eta herri kirolak. Paper Eskolako eraikineko hiru ikastetxe desberdinetako ikasle-irakasle guztiak elkarrekin aritu ziren ekintzetan gogoz parte hartzen. Abenduaren 4ean DBHko ikasleen txanda izan zen. Ekintza ezberdinetan parte hartu zuten ikasleek eta denak elkarrekin 12tan dantzan aritu ziren eguraldiak lagundu zuen bitartean.
Gaur Batxilergoko 1 mailako ikasleek hitzaldiak izango dituzte Euskalgintzaren Kontseiluak eskainita. Euskaraz bizitzen jarrai dezagun!
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten igandea izanik gure etxeetan eta familiekin egin beharko dugu. Horrek ez du esan nahi hain egun maitatu eta seinalatua ospatu gabe utziko dugunik Orixen. Inondik inora ere!
Orixen ikasleekin Euskararen Nazioarteko eguna abenduaren 4ean ospatuko dugu beraien laguntzaz prestaturiko egitarau harrigarri batekin. Dantza, leihaketa, filmak denetik izango dugu. Animatu parte hartzera, ondo pasa eta euskaraz bizi! IKUSI PROGRAMA
ELKARKIDETZA PROIEKTUA
DBH 2D-ko ikasleak KZP irakasgaiaren barnean, elkarkidetzako proiektua egin dute Samaniegoko ikasleekin. Helburua zaborrari bigarren erabilera bat ematea izan da eta horretarako plastikozko botilak erabiliz, Minion itxura duen arkatzak gordetzeko potoak egin dituzte.
BELDUR BARIK!
Aurten ere gure ikastetxeko ikasleek parte hartu dute BELDUR BARIK lehiaketan. DBH 4. mailako bi lan aurkeztu dira.
Animatu eta bozkatu beraien lanak ondorengo helbidean: https://beldurbarik.eus/14-18-anos/
Hauek dira bideoak:
Egin nirekin ere euskaraz!
'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina abiarazi du UEMAk, euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deia eginez.
- Sustraiak beste herrialdeetan izan arren gurean errotu diren hainbat euskaldunen eskaria da kanpaina, hasiera batean gainerako herritarrek euskara ukatzen dietela sumatuta.
- Euskarak kolore asko dituela eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak direla gogoratu nahi du kanpainak.
Euskaldunak dira Arlenys, Haider, Aimar, Aya, Nora, Sefora, Miruna, Randy, Ekhi, Manna, Anastasia, Andriy, Zunnurain, Lassana, Abdallah, Alaia, Rayan eta Leen, UEMAk gaur Ibarran aurkeztu duen Egin nirekin ere euskaraz! kanpainari aurpegia jarri dioten lagunak.
Urdua, arabiera, mandinga, kitxua, ukrainera, gaztelera edota euskara jaso dute etxean. Euskara, zehazki, lehen hizkuntza da batzuentzat, bigarrena besteentzat, eta baita hirugarrena ere zenbaitentzat.
Hala ere, euskaraz aritzen dira eskolan eta lagunartean. Askotan, ordea, azalaren koloreagatik, aurreiritziengatik edota auskalo zergatik erdaraz hitz egiten diete gainerako herritarrek. Eta ez zaie gustatzen. Euskaldunak direlako. Kanpainako bideoetan adierazi duten moduan, "badakigulako euskara dela zubirik ederrena, eta euskara ukatzen diguten bakoitzean zubia ere ukatzen zaigulako".