ATERA ZURE BARNEAN DUZUN ARTISTA!!

2021-03-03

Martxoaren 14an Pi eguna eta Matematikaren Nazioarteko eguna ospatzen dira eta ikastetxeak marrazketa lehiaketa bat antolatu du. Informazioa emailez iritsi bazaizue ere, Azpian dituzuen loturetan daude lehiaketaren oinarriak:

DBH 1 eta 2ko ikasleentzako oinarriak
DBH 3 eta 4ko ikasleentzako oinarriak
• Batxilergoko ikasleren batek parte hartu nahiko balu, DBH3-4koekin batera parte hartuko du.

Martxoaren 12a izango da artelana entregatzeko azken eguna.

ANIMATU PARTE HARTZERA!!

Batxilergoko ikasleek STARTinnova ekitaldia online jarraitu zuten zuzenean

2021/02/26

Otsailaren 25ean ospatu zen STARTinnova ekitaldia online izan zen aurtengoan. 2. batxilergoko Administrazio eta Kudeaketa Oinarriak ikasgaiko ikasleek eta Batxilergoko 1. mailako Ekonomiako ikasle batzuk zuzenean jarraitu ahal izan zuten ekitaldia. 2. mailako ikasleek, ikasturtean zehar enpresa ideia bat eratu behar izan dute, arlo ezberdinak garatu dituzte Canvas metodoa erabiliaz eta STARTinnova lehiaketan parte hartu dute. Proiektuaren helburua ikasleen artean ekintzailetasuna sustatzea da. Online ekitaldian euren kategorian finalista izan diren taldeen defentsak ikusi ahal izan dituzte.

"IÑURRATEGI ANAIAK" liburuaren aurkezpena

2021-02-11

Asteazkenean DBH3ko ikasleek Ramon Olasagastiren eskutik bere azken liburuaren aurkezpen saio bikaina entzuteko aukera izan zuten. Iñurrategi anaiak nortzuk diren, Baltistan Fundazioak zein helburu dituen eta komiki baten sortze prozesua nola den azaldu zien besteak beste. 3. Ebaluaketan liburua irakurriko dutenez ez zien ordea spoilerrik egin.  Ondoren DBH2ko ikasle batzuk bera elkarrizketatzeko aukera izan zuten. Honela bere kazetari, itzultzaile eta idazle ibilbidearen inguruan ere hitz egin zigun. ARGAZKIAK IKUSI.

ETORKIZUNEKO IKASKETAK

2021-01-29

Bigarren ebaluaketa bukatzear dago eta ikasleei batxilergoa amaituta egin ditzaketen ikasketen berri ematen hasiak gara jada. Dagoeneko hitzaldi batzuk antolatu dira eskolan bertan, esaterako, hilak 12an, Enpresa eta Ekonomia ikasketen berri eman zen eta ostegunean, hilak 28an, Ingeneritza ikasketen berri emango zaie. Horrez gain, aurten EHUko azoka informatiboak online egingo dituzte ikasleek.

Uxue Alberdiren hitzaldia

2021-01-22

Gaurkoan Uxue Alberdi euskal idazle eta bertsolaria gurean izateko zortea izan dugu. Elgoibartarrak bere azken liburuaren inguruan jardun du nagusiki. Hitzaldiaren hasieran, bi ikaslek elgoibartarraren aurkezpen objektibo bat egin dute, honen lanak, hauei esker lortutako sariak eta bere ibilbide profesionala azalduz. Ondoren, bere buruaren aurkezpen subjektibo bat egin du Alberdik, askorentzat hunkigarri suertatu dena. Sarrera honekin amaituta, Dendaostekoak liburuaren inguruan aritu gara, berarentzat liburu hau beste erronka bat izan dela aipatu digu, euskal literaturan ez baita asko ikusten estilo honetako lanik (kronika literarioa). Horrez gain, liburua idaztean zertan oinarritu zen kontatu digu, bere amak eta izebak (narratzaileak) proiektuaren aurrean izan zuten jarrera, azalaren zergatia... Gainera, gure galderak eta zalantzak ere erantzun ditu. Hitzaldi oso interesgarria izan da, berak liburua idazterakoan zuen helburua transmititu digu, liburu baten atzean idazleak zenbaterainoko sormena izan behar duen eta horretarako egin behar duen lana zenbaterainokoa den ere azaldu digu. Argazki gehiago