Facebook

Sint Aloysius-Orixe

 

EUSKARALDIA 2020

GEHIAGO, GEHIAGOREKIN , GEHIAGOTAN 

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza ohiturak astintzeko prest gara Orixen ere!!!!

ORIXEKO baheketa masiboan positiborik EZ

2020-11-6

2020ko azaroaren 2an baheketa masiboa egin zen Orixe BHIn. DBHko ikasle guztiak eta ikastetxeko irakasle guztiak izan ziren deituak astelehen arratsaldean Orixeko gimnasiora. 

Frogak jangelan egin ziren eta deitutako ikasle gehienak bertaratu ziren (2., 3. eta 4. mailan hainbat ikasle konfinatu zegoen edota PCRak egin berri; horiek ez zuten etorri beharrik).

Egunotan norbanako emaitzak jaso ondoren, atzo ESIkoek emaitza orokorren berri eman zioten zuzendaritzari. Emaitza esanguratsuena: Orixeko baheketa masiboan EZ zen positibo bat bera ere identifikatu!

Zorionak ikas-komunitate guztiari egindako lanarengatik eta ez dezagun ahaztu ESIkoen balorazioan ematen diguten aholkua: Orain arte bezala, prebentzio neurriak zorrotz betetzen jarraitzeaz gain, egoeraren larritasunaz eta prebentzio neurrien garrantziaz denok jabetu gaitezen, PREBENTZIORAKO HEZIKETA da gakoa!

ORIENTAZIOA BATXILERGO 2 MAILAN

 

Aste honetan zehar orientatzailea Batxilergo 2. mailan gelaz gela pasatu da ordubeteko saioa eskainiz. Bertan, EHU unibertsitateko informazioa emateaz gain, gainerako unibertsitateen informazioa ere azaldu zaie. USE egiteko datak eta aurrematrikula datak ere jakinarazi zaie ikasleei. Hots, honi loturiko oraingoz dugun informazioa jakinarazi zaie.

Dena den, lehen kontaktu bat izan da eta gainetiko informazioa eman zaie oraingoz. Moodle ikastaroan eskegi da informazio guztia eta etxean beraiekin ikustea ere ondo legoke.

DBH1EKO IKASLEAK ELKAR HOBETO EZAGUTZEN

Orixe News Hunters taldea - CWS-DBH3

Aurten, Covid19a dela eta, Bertitzera joan beharrean, beste ekintza batzuk antolatu ditu ikastetxeak DBH1ekoentzat.

Covid-19a dela eta, bertan behera geratu zen urtero egiten den Bertitzerako irteera. Beraz, osasun neurriak errespetatuz, hainbat ekintza egin dituzte iraila eta urrian zehar DBH 1-eko ikasleek elkar hobeto ezagutzeko. Pasa den astean adibidez, bi taldetan banatu ziren. Alde batetik, DBH 1B-ko eta D-ko ikasleak mendira joan ziren eta bestetik A eta C-ko ikasleak ikastetxean geratu ziren.

Osasun sailaren leku irikietan ibiltzearen gomendioari jarraiki, mendi buelta egitea erabaki zen. Jende kopurua gutxitzeko, 2 taldetan banatu ziren ikasleak. 1B taldekoak Leaburura joan ziren eta 1D-koak, berriz, Urkizura. Biak goizeko 09:00etan abiatu ziren eta bertan ekintza desberdinak egin zituzten, hala nola, hango frontoiaz eta plazaz disfrutatea. Eguerdi aldera bueltatu ziren bi taldeak.

A eta C taldeek berriz institutuan bertan antolatu zuten beraien jaia, futbol zelaiko horma pintatzen eta beraien gorputzak dantzan jartzen. A gela horma margotzen hasi zen 2. eta 3. orduetan eta C-koak, berriz, dantzan. Horma oso polita ari zen geratzen eta azken puntua emateko, azkeneko bi orduetan, ardurak trukatu zituzten eta C gelak pareta pintatzen jarraitu zuen eta A-koak dantzan. A taldeak koreografia polita osatu zuen. Goiz ederra igaro zuten eta elkar ezagutzeko aukera ederra izan zen. ARGAZKIAK IKUSI

ERASMUS+ SOLIDARIOA

 

 

Hezkuntzatik  gazteentzako Europar Batasuneko programen inguruko informazioa jaso ondoren, hitzaldi bat antolatu da Batxilergoan interesa zuten ikasleekin. Tolosaldean eta Paper Eskolan izan da online hitzaldi hau eta ikasleak gustura atera dira jasotako informazioarekin . Ondorengo loturetan ikus dezakezue informazioa:  

 

https://europa.eu/youth/solidarity_es

https://www.gazteaukera.euskadi.eus/programas-union-europea/

 

  

HEZKUNTZA GIDAK

BATXILERGOA DBH

 

 

 


 



INIKA: GURASOENTZAT GIDALIBURUA

   

ORIXEMOODLE