ATARIA-ra BISITA

 

Joan den ostiralean, otsailak 3, DBH 1eko hainbat ikasleak, Ataria bisitatu eta kazetaritzaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten.

Informazio gehiago LOTURA HONETAN.

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN.

HI GAZTE!

 

4. DBHko Plastikako ikasleak lanean aritu diren HI GAZTE! dinamikako sari nagusia jaso dute, hau da, 1000 €. Horrez gain, beste bi sari 100 €-takoak ere irabazi dituzte. Dinamikako bost sarietatik hiru ORIXE BHIra!

Bejondeiela!

Argazkiak  ikusteko KLIKATU HEMEN.

 

EUSKARAREN EGUNA

Aurtengoan Euskararen eguna larunbatez egokitu zenez, bezperan, ostiralean, ospatu genuen gure ikastetxean. Hainbat ekintza burutu genituen. Aipatzekoa da DBH 1eko ikasleek egin zuten jaialditxoa: edalontziak eta goilarak erabiliz perkusio jolasak egin zituzten, ikasleen txarangak patioa alaitu zuen, txapelua dantzatu zuten guztien artean… Jaialdi arrakastatsua izan zen. Eskerrik asko zure lanagatik, Susana! ARGAZKIAK IKUSI

EGUNEAN BEHIN LEHIAKETAKO SARIDUNAK

Egunean Behin euskarazko galdera-erantzun sorta bat da. Egunero partida bakarra jokatu ahal duzu, eta 10 galderari erantzun behar diezu, lehen baino lehen. Zenbat eta erantzun zuzen gehiago, ahalik eta denbora laburrenean, orduan eta hobeto. Orixen azken urteetan online joko honekin lehiaketak egin dira. Aurten 10.a izan da eta hau izan da podioa:

  • DBH 3:  aaiaaraa
  • DBH 4: Libe
  • Batxilergoa 1: Deeiiaanee
  • Batxilergoa 2: Eneko m.
  • Langilea:  Amormixkua

Zorionak irabazleei eta gozatu zuen sariaz, eta beste partaideei eskerrik asko parte hartzeagatik eta ea hurrengoan irabaztea lortzen duzuen.

Startinnova - Elkarrizketa digitala

 

Batxilergoko 2. mailako Administrazio eta Kudeaketa oinarriak ikasgaiko ikasleak Startinnova lehiaketan parte hartzen ari dira. Taldeka enpresa baten sorrera simulatu dute eta Canvas tresna erabiliaz ideia garatzen ari dira.

Elkarrizketa digitala egin zieten Tinc kooperatibako kideek ikastetxean bertan, eta streaming bidez ikusi ahal izan zuten gainontzeko ikastetxeetako ikasleek. Aste honetan bidali behar dituzte ikasleek euren proiektuak.

Informazio gehiago: Startinnova-DV