Udaberriko Matematika Lehiaketa

Aurten ere, Orixeko 11 ikaslek Udaberriko Matematika Lehiaketan hartu dute parte. Lehiaketa Claret Askartza ikastetxeak antolatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, Madrilgo Complutense unibertsitatearen babespean.

1. fasea ikastetxean bertan egin genuen martxoan, eta 2. fasea, berriz, apirilaren 13an Leioako EHUko zientzia eta teknologia fakultatean.

Ikasleak gustora aritu ziren problemak ebazten eta goiz ederra pasata bueltatu ziren etxera, diploma banarekin bertan parte hartzeagatik.

Frantseseko ikasleak Bordeaux hirian

3. DBHko frantsesa ikasten duten ikasleak Bordeaux hiria bisitatzen izan dira astelehen eta astearte honetan.

Astelehenean hirigunea bisitatu zuten , hiriko eraikin eta gune ezagunenak. Asteartean berriz le Bassin de Lumière museora joan ziren. Museo hau 2. Mundu gerrako urpekontzien hangarretan kokaturik dago.

Bidai honetan ikasleek Frantziako kultura bizitzeaz gain ikasitako hizkuntza praktikan jartzeko aukera izan dute. ARGAZKIAK IKUSI

"MILES GLORIOSUS" ANTZEZLANA

 

Urtero bezala, martxoaren 12an, 1. eta 2. batxilergoko latineko ikasleek antzerki klasikoa ikusteko aukera izan  zuten Bilboko Campos Eliseos antzokian. Izan ere, aurten latineko literatura gaiarekin lotuta, Plautoren 'Miles Gloriosus' antzezlanaren bertsio modernoaz gozatu zuten.

ORONARA BISITA

Batx 2ko "Enpresa eta negozio ereduen diseinuko" ikasleek Hernaniko Orona kooperatiba bisitatu zuten, bere historia eta eraikuntzak ezagutuz. Garbiñe Beraza gida zutelarik, Oronaren ibilbidearen berri izan zuten lehen orduan, eta gero, eraikuntza nagusia bisitatuz, ikuskizun batzuetan parte hartzeko aukera.

Lanbide Heziketako azoka

 

Orixeko DBH 4. mailako hainbat ikasle Tolosako Triangulo plazan, martxoaren 15ean ospatu zen Lanbide Heziketako azokara hurbildu ziren. Bertan zonaldeko Lanbide Heziketako eskaintza ezagutzeko aukera izan zuten eta ikasketak egiten ari ziren ikasleen eskutik zuzeneko azalpenak jaso zituzten ere..