PURI PURIAN DAUDEN EKONOMIAKO ALBISTEAK GURE IRAKURLEAREN KABIAKO HEMEROTEKAN
Badira urte batzuk iada, ikasleak aldizkari eta egunkarietara hurbiltzeko helburuarekin, Hemeroteka atala sortu genuela Orixeko Irakurlearen Kabia blogean. Oraingoan Batxilergoko ikasleek ekonomiari loturiko kazetaritza artikulu bana aukeratu eta horren lanketa bat egiten dute. Artikuluak hedabide desberdinetan irakurri dituzte. Horietako batzuk Irakurlearen Kabiako Hemeroteka atalean ikusgai dituzue. Gainera Orixen irakurtzeak saria duenez, guztien artean zozketa bat egin dugu. Hauek izan dira ikasle saridunak:
- Malen Maiz (Batxi 1)
- Irati Alonso (Batxi 2)
Elkar liburudendan edo Shanti kirolak dendan erabiltzeko bale bana jaso dute. Zorionak!
Maiatzaren 17a, LGTIBQ+ fobiaren aurkako eguna
Gaur maiatzaren 17a, LGTIBQ+ fobiaren aurkako eguna ospatu dugu.
Horretarako Samaniegoko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak lagun izan ditugu. Samaniegoko ikasleek Orixeko ikasleei ortzadarraren koloreko pultsera bana oparitu diete eta egunean zehar soinean eramateko gonbitea egin zaie. Detaile txikia eta polita aldi berean.
LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako erasoei STOP !
Euskal Eskola Publikoaren jaialdia
Datorren ekainaren 4ean Euskal Eskola Publikoaren jaialdia ospatuko da Mungian.
Egunaren inguruko informazio gehiago web orrian
Eta motorrak berotzen hasteko...BIDEOKLIPA
Animatu parte hartzera!
ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA TOLOSAN
Maiatzaren 6an Tolosan ospatu zen Elhuyar Zientzia Azoka. DBH-ko ikasle batzuk bertan izan ziren ikastetxean egindako hainbat proiektu azaltzen: Arroken Sorrera, Esperimentu azkarrak, Game Over, Trivial jolasa, Orixe Automatikoa, Musika sortzen dugu, Kanikodromoa, Plastikoz inguraturik bizi gara, eta Nire etxebizitza diseinatu. Ikasleek ederki azaldu zituzten beraien proiektuak!
Hau eskertzeko diploma bana jaso zuten ikasleek, eta elkarrekin txokolate beroa eta bizkotxoa dastatuz oroitu genuen Elhuyar Zientzia Azokan bizi izandakoa. Eskerrik asko denei! ARGAZKIAK IKUSI
Irakurtzeak badu saria!
Hainbat ikasle dira aurten Orixeko liburutegi txartela egin eta mailegutzan liburuak hartu dituztenak.
Hori saritzeko Irakurtzeak badu saria! ekimenaren zozketa bat egin dugu Liburuaren egunaren aitzakian eta hauek izan dira saridunak:
- Ekain Zudaire DBH1
- Joane Mihura DBH1
- Arnaitz Loidi DBH1
Guztiek Elkar liburu dendan edo Shanti Kirolak dendan erabiltzeko bale bana jaso dute. Zuk hurrengo sariduna izan nahi baduzu, gogoratu liburu berriak ditugula liburutegian eta maileguan har ditzakezula.