ERASMUS +

Aurrera goaz Erasmus+ akreditazioarekin lortutako ekintzekin. Batetik, DBH 3ko 22 ikasle Groninga herrira doaz apirilean (Haren Lyceum eskolara) (Herbehereak). Gurean izan ziren urrian gure eskola eta familietan eta orduan hasitako proiektua lantzen jarraituko dute beraiekin Community Manager irakasgaiko ikasleek: Informazioa eta medioen alfabetatzea eta astebetez egongo dira atzerrian.

Bestetik, Batxilergo 1. mailako beste 22 ikasle Belgiraka (Sint Aloysius eskolara) joan ziren astebetez. Aste honetan aldiz (otsailak 25-martxoak 3), 22 ikasle belga hauek gure komunitatean ditugu eta gure proiektuan garapen jasangarriko 17 helburuetako batzuk lantzen ari gara herri eta toki ezberdinak ezagutuz. Proiektuaren izena RAINBOW NATIONS da eta elkarlanean proiektu txiki bat burutzen dugu.

Hau dela eta aste honetan zehar proiektu anitz, herri ezberdin eta museo batzuk bisitatuko ditugu; azpimarratzekoa, Bilbora Itsasmuseum eta BBK kunan bisita eta ikastaro gidatuak egingo ditugu 18 helburu jasangarriak ezagutuz eta egunerokoan aplikatuz, Donostia beste begi batzuekin ezagutuko dugu (zenbaterainoko jasangarria da, nola eratu etorkizuneko hiria), Tolosaldea LH ko ikasleek ere Udalarekin elkarlanean dauzkaten proiektuak aurkeztuko dizkigute, plaka solarrak, eolikoen bisita birtuala... azaldu eta erakutsiko dizkigute). Nola ez, herri kirolak eta Tolosa eta gure kultura eta hizkuntza ezagutara emango dizkiegu eta azpimarratzekoa ere Tolosako Udalak gaur (otsailak 26) egin digun harrera Udaletxean.

Ezin gara ahaztu, aurtengo lehen ebaluaketan ORIXE BHIko ikasle bat DBH 4ko ikasketak egiten dituela Irlandako Glenamaddy eskolan. Azkenik, bi irakasle ere urrian Maltan izan ziren “Artificial Intelligence in Education” ikastaroa egiten.

Otsailaren 6an internet seguruaren eguna ospatuko da eta Orixen hainbat saio antolatu dira ikasle eta gurasoei zuzenduta otsailan zehar. Saioak Pantallas Amigas eta Basque Cibersecurity Center erakundeek eskainiko dituzte elkarlanean. Hauek izango dira landutako gaiak:

Otsailaren 5, 6 eta 7an 

  • DBH 1. Segurtasuna eta pribatutasuna Interneten
  • DBH 2. Alfabetizazio mediatikoa eta digitala
  • DBH 3. Indarkeria-mota desberdinak testuinguru digitalean. Prebentzioa.

Otsailaren 19 eta 20an

  • Batxilergoa 1 mailan pantailen gehiegizko erabileraren prebentzioa eta kontrola. Otsailaren 19 eta 20an egingo dira saioak.

Gurasoekin ere saio bat antolatu da pantailen gehiegizko erabileraren prebentzioa eta kontrolaren inguruan. Otsailaren 27an izango da 17:30etan Orixeko liburutegian. Aurrez izen ematea gomendatzen da aforoagatik.

Samaniegoren 50. urteurrena

Leidor Aretoa lepo bete zen atzo 50. urteurrena ospatzeko Samaniegok sortu duen abesti eta bideokliparen estreinaldian. Hunkigarria benetan ikasleek eta Juantxo Arakama, Nikotinak eta Ayveek eskainitako ikuskizuna eta festa. #50urteurrenasamaniego #bideoklipa #tolosakoeuskaleskolapublikoa @nikotinamusika @ayvee_musika @juantxoarakama.

 

EKAINBERRIRA BISITA

Aurreko astean, DBH1-eko ikasleek Zestoako Ekainberrira egin genuen irteera. Bertan Ekain kobazuloaren erreplika bisitatu genuen, eta duela 13.000 urteko biztanleek eginiko arteaz gozatu genuen: bereziki zaldiak irudikatzen zituzten arren, hartzak, bisonteak eta arrain baten buztana dena uste dutenaren irudiak ikusi genituen. Eta bereziki labar-artea ikusi bagenuen ere, bertan zegoen kobazuloetako hartzaren hezurdura oso bat ere ikusi genuen, bere letagin eta guzti!

Azkenik, Paleolito garaiko ehiza teknikak praktikan jarri genituen. Ederki ibili ginen! Badugu zer ikusi eta ikasi oraindik!!

IKUSI ARGAZKIAK

Charleville Mézièreseko ikasleekin elkartrukea

Ekintzaz beteriko astea pasa dute 4. DBHko frantseko ikasleak Charleville Mézièreseko ikasleekin elkartrukean. Astelehenean Reims hiria, asteartean Sedaneko gaztelua eta azken egunean txontxongilo tallerraren ondoren altxorraren bila.

Ez dute aspertzeko aukerarik izan.

Maiatza bukaeran jasoko ditugu gure familietan frantsesak eta orduan izango dugu eman diguten harrera ona itzultzeko aukera. À la prochaine !