TOLOSAKO ALDE ZAHARREAN “ALTXORRAREN BILA”

 

Biologia eta ingeles mintegiak antolatuta DBH1eko ikasleak Tolosako alde zaharrean dauden harri eta monumentuak ezagutu eta aztertu zituzten pasa den astean. Tolosaldepedia proiekturako ginkana edo “altxorrraren bila” moduan ikasleak talde kooperatiboetan banatuta, Tolosako alde zaharrean dauden eraikinetan aurki daitezkeen harri mota desberdinak aztertu zituzten. Azken helburua Txikipedian Tolosako alde zaharreko harrien inguruko artikulua idaztea da. Gainera Tolosako alde zaharreko eraikin askoren argazkiak falta dira Txikipedian, beraz haiei argazkiak ateratzen ere aritu ziren. Guzti hori mugikorretan instalatuta zuten ibilbidearen jarraibideak ingelesez entzunez egin zuten. Ondorioz haien ingeles ezagutza eta orientazio gaitasuna frogatu zituzten. Eskatutakoa osatu ostean altxorra ere jaso zuten. Goiz bikaina pasa genuen eguraldi eguzkitsuak lagunduta!  ARGAZKIAK IKUSI

EA-2030-URAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoren 22an, URAREN NAZIOARTEKO EGUNA izan zen. Nazioarteak izendatuta dituen egun hauek Garapen iraunkorreko helburuekin duten lotura aprobetxatuz, Orixe BHIko 3.DBHko ikasleak Oria ibaiaren bazterrak garbitzen aritu dira gaur Tolosako Ingurumen Zentroak antolatutako ekimenarekin bat eginez. Horrela gaurkoan ibaia garbixeago geratu da eta guk kontzientzia hartu dugu. ARGAZKIAK IKUSI

Hi gazte! lehiaketa

Martxoaren 17an DBH3-ko Artisautzako eta DBH4-ko Plastikako ikasleak eta irakasleak, Zarautzeko Modelo antzokira joan ginen, Hi gazte! lehiaketaren lehen tailerrean parte hartzeko. Bertan Ilargi eta Iholdi sortzaile, abeslari eta aktoreekin saioa egiteko eta sormen munduaren inguruan ikasteko aukera izan genuen. Apirilean bigarren saio bat izango dugu. IKUSI ARGAZKI GEHIAGO.

ATERA ZURE BARNEAN DUZUN ARTISTA!!

2021-03-03

Martxoaren 14an Pi eguna eta Matematikaren Nazioarteko eguna ospatzen dira eta ikastetxeak marrazketa lehiaketa bat antolatu du. Informazioa emailez iritsi bazaizue ere, Azpian dituzuen loturetan daude lehiaketaren oinarriak:

DBH 1 eta 2ko ikasleentzako oinarriak
DBH 3 eta 4ko ikasleentzako oinarriak
• Batxilergoko ikasleren batek parte hartu nahiko balu, DBH3-4koekin batera parte hartuko du.

Martxoaren 12a izango da artelana entregatzeko azken eguna.

ANIMATU PARTE HARTZERA!!

Batxilergoko ikasleek STARTinnova ekitaldia online jarraitu zuten zuzenean

2021/02/26

Otsailaren 25ean ospatu zen STARTinnova ekitaldia online izan zen aurtengoan. 2. batxilergoko Administrazio eta Kudeaketa Oinarriak ikasgaiko ikasleek eta Batxilergoko 1. mailako Ekonomiako ikasle batzuk zuzenean jarraitu ahal izan zuten ekitaldia. 2. mailako ikasleek, ikasturtean zehar enpresa ideia bat eratu behar izan dute, arlo ezberdinak garatu dituzte Canvas metodoa erabiliaz eta STARTinnova lehiaketan parte hartu dute. Proiektuaren helburua ikasleen artean ekintzailetasuna sustatzea da. Online ekitaldian euren kategorian finalista izan diren taldeen defentsak ikusi ahal izan dituzte.