IK/KI

IKASTEKO KOOPERATU ETA KOOPERATZEKO IKASI

 

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA eskolan txertatzea  da proiektu honen helburua. 

Oinarrizko Hezkuntzako curriculumak dio ikasleak DBH bukatzean konpetentzia hauek bereganatuta izan behar dituztela:

  • Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia
  • Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
  • Elkarbizitzarako konpetentzia
  • Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
  • Izaten ikasteko konpetentzia

Proposamen metodologiko honen bitartez, oinarrizko zehar-konpetentziak  lantzeko aukera hobea dugu.

ZENBAIT HELBURU OROKOR

  • Parte hartzen duten  ikasle guztien emaitzak hobetzea
  • Nahiz eta taldean aritu, banakako ikaskuntza  eta horrekin batera ikasle bakoitzaren autonomia hobetzea.
  • Gaur egungo gizarteak lan munduan eskatzen duen taldean lan egiteko trebetasuna garatzea.

 

PROIEKTUAREN KOORDINATZAILEA: Alberto AriƱo

 

BIDEOA:   ALEX ROVIRA - COOPERAR O COMPETIR 

Lasarteko Berritzeguneko helbide honetan programaren informazioa zabala aurkituko duzue.