HEZKIDETZA
ARDURADUNAK: ONINTZA MUÑAGORRI ETA ARANTXA DORRONSORO
OROKORTASUNAK
Orixe BHI ESKOLA HEZKIDETZAILEA bihurtu nahian, Hezkidetzan oinarritutako eskola baten bidean gaudenez, hona hemen geure hausnarketa, genero-ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartuz, planteamendu integral baten bidez. Bat egiten dugu Plan orokor honek duen misioarekin:
“Plan hau landu da hezkidetzazko eskola-eredu bat bermatzeko, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak alboratuta pertsonen garapen integralean oinarrituko dena; ikasleak era guztietako bazterkeria eta genero-indarkeriaren gaitzespenean heziko dituena, eta orientazio akademiko eta profesional ez-sexista eskainiko duena, hezkuntza-komunitateko pertsona guztien partaidetzaz eta inplikazioaz”.:
Gure institutuko jardunean egon daitezkeen genero-desberdintasunak desagertzeko plana eratzera gatoz, eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortuz. Genero-indarkeria prebenituz, kasuak lehenbailehen detektatuz eta indarkeria hori jasaten duten biktimei arreta egokia emanez.