IKT - SARE HEZKUNTZA

Gaur egungo ikasleek garatu behar dituzten gaitasunak lantzeko hainbat programaren bidez IKTak lantzen ari gara gure ikastetxean. Une honetan, ezinbestekoak diren aldaketa pedagogikoa zein metodologikoa sustatzeko besteak beste sare eta gailu digitalak erabilitzen dira. Hau aintzat harturik, ikastetxeak 2014-2015 ikasturtean, Hezkuntza Sailaren baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko sortu zuen Sare Hezkuntza proiektuan parte hartzea erabaki zuen.

16/20 ikasturteetan 1.1 eredua ezarri da DBH osoan. Urtez-urte DBH1eko ikasleek Chromebook bana eskuratu dute eta hainbat liburu eta bailabide digitalekin lanean ari dira. Horrezkero SH proiektuan parte hartzen duen ikastetxea izanik, gure ikasle bekadunak gailua erosteko Eusko Jaurlaritzak ateratzen duen dirulaguntzaz baliatu dira.

Era berean, sarean segurtasunez, zuzentasunez eta egokitasunez aritzea eta beharrezkoak dituzten erabiltzaile eta pasahitzak modu egokian kudeatzen ikastea izango dugu helburu nagusitzat. Ikas komunitateko kideen irudi eskubideak, isilpeko komunikazioak eta datuen babesa bermatuaz. Ondorioz eta irakasleon gaitasun digitala bermatzeko hainbat formazio saio izango ditugu IKT ,liburu digitalen erabilera eta material digitalak sortzen ikasteko helburuarekin.

Bestalde arreta ordua eskeintzen diegu familiei: asteazkena 8:55etik 10:10era. Ikastetxeko posta elektronikoa ere erabili daiteke gorabeheren berri emateko.