ESKOLA 2.0.

ESKOLA 2.0 planean 2011/12 ikasturtean DBH 1. mailako ikasgela guztiak ordenagailu eramangarri, arbel digitala eta wifi konexioaz hornituak izan ziren eta 2012/13 ikasturtean DBH 2. mailakoak.

Guzti hau gogoan hartuta, eta ikastetxeko alor guztietan IKTen integrazioak duen garrantzia ikusirik, ikastetxeko irakasleria lan handia egiten ari da beharrezkoak dituen gaitasunak eskuratzen IKTen erabilera egokia egiteko. Honela, azken urte hauetako ikastetxeko formakuntza proiektuetan eta hobekuntza planean garrantzi handia eman zaio irakasleriaren IKT alorreko formakuntzari.

ESKOLA 2.0 WEBGUNEA