ERASMUS +

Aurrera goaz Erasmus+ akreditazioarekin lortutako ekintzekin. Batetik, DBH 3ko 22 ikasle Groninga herrira doaz apirilean (Haren Lyceum eskolara) (Herbehereak). Gurean izan ziren urrian gure eskola eta familietan eta orduan hasitako proiektua lantzen jarraituko dute beraiekin Community Manager irakasgaiko ikasleek: Informazioa eta medioen alfabetatzea eta astebetez egongo dira atzerrian.

Bestetik, Batxilergo 1. mailako beste 22 ikasle Belgiraka (Sint Aloysius eskolara) joan ziren astebetez. Aste honetan aldiz (otsailak 25-martxoak 3), 22 ikasle belga hauek gure komunitatean ditugu eta gure proiektuan garapen jasangarriko 17 helburuetako batzuk lantzen ari gara herri eta toki ezberdinak ezagutuz. Proiektuaren izena RAINBOW NATIONS da eta elkarlanean proiektu txiki bat burutzen dugu.

Hau dela eta aste honetan zehar proiektu anitz, herri ezberdin eta museo batzuk bisitatuko ditugu; azpimarratzekoa, Bilbora Itsasmuseum eta BBK kunan bisita eta ikastaro gidatuak egingo ditugu 18 helburu jasangarriak ezagutuz eta egunerokoan aplikatuz, Donostia beste begi batzuekin ezagutuko dugu (zenbaterainoko jasangarria da, nola eratu etorkizuneko hiria), Tolosaldea LH ko ikasleek ere Udalarekin elkarlanean dauzkaten proiektuak aurkeztuko dizkigute, plaka solarrak, eolikoen bisita birtuala... azaldu eta erakutsiko dizkigute). Nola ez, herri kirolak eta Tolosa eta gure kultura eta hizkuntza ezagutara emango dizkiegu eta azpimarratzekoa ere Tolosako Udalak gaur (otsailak 26) egin digun harrera Udaletxean.

Ezin gara ahaztu, aurtengo lehen ebaluaketan ORIXE BHIko ikasle bat DBH 4ko ikasketak egiten dituela Irlandako Glenamaddy eskolan. Azkenik, bi irakasle ere urrian Maltan izan ziren “Artificial Intelligence in Education” ikastaroa egiten.