Euskalgintzaren Kontseiluaren hitzaldia

Urtero bezala iritsi zaigu abenduaren 3a, euskal herritarrontzat egun garrantzitsua gure hizkuntzaren eguna baita. Hau dela eta Orixe ikastetxeko ikasleek zenbait ekintza izan dituzte honekin lotuta. Batxillergoko 1.mailako ikasleek Euskalgintzaren Kontseiluak emandako hitzaldi bat izan dute, gaur, abenduaren 5ean. Hitzaldi honen bitartez euskararen historia pixka bat erakutsi nahi izan zaie gazteei, hizkuntza berezi eta oso zaharra baita, historia bai baina euskararen erabileraz ere hitz egin da hitzaldian zehar, horretarako oso adibide argia agertu da ikasle batzuen ahotatik, eta egunerokotasunean oso argia dena, zergatik ez da ia batere euskararik erabiltzen sare sozialetan? Galdera honekin pentsatzen jardun dute ikasleek eta zenbait erantzun iritsi dira. Euskaraz gain beste hizkuntza batzuk ere aipatu ditu aurkezleak, horien artean irlandesa, hau ere gure hizkuntza bezalaxe berezia baita. Ikasleak gustura atera dira hitzalditik.