"Beldur Barik" sari banaketa.

Abenduaren 1ean (ostirala) Beasainen "Beldur Barik" lehiaketaren sari banaketa izan zen. Bertan DBH4ko Arte Eszenikoetako Orixeko ikasleak egon ziren, publikoaren saria jasotzera joan zirelako egindako lanari esker "Berdintasun gerRAP".

Beldur Barik Euskadi mailan egiten den lehiaketa da 12-20 urtetako gazteei zuzenduta eta grabatutako bideoetan berdintasunaren aldarrikapena egin behar dute.

2023ko irabazle guztiei 17:30etan ongi etorria eman zitzaien Beasaingo Usurbe Antzokian eta ondoren, 18:00etatik 19:00etara zenbait tailer burutu zituzten Beasaingo Udaletxean. Sari banaketa, berriz, Beasaingo Usurbe Antzokian izan zen 19:30etatik 21:00etara. EITBkoek grabatzen egon ziren in streaming.

Gure ikasleentzat momenturik aipagarriena saria jasotzera eszenatokira igo zirenean izan zen. Bertan eskerrak emateaz gain, "Berdintasun gerRAP" abestiaren leloa abestu behar izan zuten ikuslegoak horrela eskatuta. Sarian jasotako 300€-ak ikasbidaiarako joan dira, ikasle saridunek horrela erabakita.

Zorionak mutilak!