Berriara bisita
Urriaren 19an Community Manager ikasgaiko eta Herbeheretako Harens Lyceum ikastetxeko ikasle batzuk Berriara joan ginen. Euskal Herrian euskaraz argitaratzen duen egunkari bakarra da eta Andoainen dago. Kazetaritzari buruz gehiago ikasteko joan ginen bertara, elkartrukeko proiektu baten helburua baitzen. Horregatik bertako kazetari bat, Ainhoa Oiartzabal, ezagutu eta galderak egin genizkion. Jakin nahi al duzue zer erantzun zuen berak? ARGAZKIAK IKUSI
Berria orain dela 20 urte sortu zen geratzen zen euskarazko egunkari bakarra itxi egin zenean. Hasieran astean behin bakarrik argitaratzen zuten, baina urteak pasa ahala, egunkaria berritzen, beste leku batzuetan argitaratzen eta elementu berriak gehitzen joan dira: podcastak, astekariak, elkarrizketakā¦Berria hasiera batean Andoainen bakarrik zegoen, baina gaur egun Euskal Herriko beste hainbat lekutan ere badago, nahiz eta garrantzitsuena Andoaingoa izan.
Orain dela urte batzuk egunkaria interneten argitaratzen hasi ziren eta webgune bat sortu zuten (Berriako webgunea). Urteak pasa ahala, egunkariak geroz eta gutxiago erosten zirela egiaztatu zigun Ainhoa Oiartzabalek eta, aldiz, interneten geroz eta gehiago. Gaur egun 15.000 jarraitzaile dituzte digitalki.
Bertan 60 kazetarik egiten dute lan eta beraien lana egunkarietan argitaratzen dituzten berriak egiak ala gezurrak diren jakitea da. Bilerak egiten dituzte, zer berri argitaratu eta zeintzuk ez eztabaidatzeko. Esperientziarengatik, ortografia akatsengatik, kontraesanengatik⦠jakiten dute informazio iturria fidagarria den ala ez. Hala ere, noizbait fake news-ak argitaratu dituzte, baina konturatu bezain laster akatsak zuzendu eta barkamena eskatu dute.