Erasmus+

  • ORIXETIK HARATAGO/ERAMUS+ BATZORDEA

Martxan dira aurten ere Erasmus+ akreditazioarekin lortutako ekintzak. Lehena martxan da jada, Groningen herritik (Haren Lyceum eskolatik) (Herbehereak) 22 ikasle etorri dira gure DBH 3ko ikasleekin elkartruke bateko kide bezala. Proiektu bat landuko dute beraiekin Community Manager irakasgaiko ikasleek: Informazioa eta medioen alfabetatzea eta astebetez izango dira gure ikastetxean.

Egun hauetan proiektuko lanak egiteaz gain, ATARIA eta BERRIA egunkaria bisitatuko dituzte, Tabakaleran ere hainbat tallerretan parte hartuko dute (1.- Bideogileak / 2.- Serigrafia eta 3.- Mugi, Geldi , Movie) eta Tolosa, Donosita eta beste hainbat toki ezagutzeko aukera izango dute ere, besteak beste.

Ondoren, Batxilergo 1. mailako beste 22 ikasle Belgiraka (Sint Aloysius eskolara) doaz beste elkartruke bateko partaide gisa urriaren 20-27 bitartean. Bertan garapen jasangarriko 17 helburuetako batzuk landuko dira herri eta toki ezberdinak ezagutuz. Proiektuaren izena RAINBOW NATIONS da eta elkarlanean proiektu txiki bat burutzen dugu.

Elkartruke hauek noski beren itzulera izango dute. Gure 3.DBHko ikasleak Groningen hirira joango dira apirilean eta gurean jasoko ditugu Belgikarrak otsailean, bietan proiketuarekin jarraitu eta amaiera emango diogu.

Ezin gara ahaztu, ORIXE BHIko ikasle bat DBH 4ko ikasketak egiten ari dela Irlandako Glenamaddy eskolan. Irailak 1ean joan zen eta Gabonak bitartean izango da han.

Azkenik, bi irakasle ere urrian Maltara doaz “Artificial Intelligence in Education” ikastaroa egitera.

ORIXETIK HARATAGO / ERASMUS+ BATZORDEA

ATARIAOrixeko eta Groningen herriko ikasleen bisita jaso du 'Ataria'-k