ORIXEKO IKASLEAK UDABERRIKO MATEMATIKA LEHIAKETAN
Aurten ere, Orixeko 12 ikaslek Udaberriko Matematika Lehiaketan hartu dute parte. Lehiaketa Claret Askartza ikastetxeak antolatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, Madrilgo Complutense unibertsitatearen babespean.
1. fasea ikastetxean bertan egin genuen martxoan, eta 2. fasea, berriz, apirilaren 22an Leioako EHUko zientzia eta teknologia fakultatean.
Ikasleak gustora aritu ziren problemak ebazten eta goiz ederra pasata bueltatu ziren etxera, diploma banarekin bertan parte hartzeagatik. Han izan ginen guraso eta irakasleok ere ikasleak animatzen!