PI EGUNEKO MARRAZKI LEHIAKETA
Martxoaren 14ean Nazioarteko Pi eguna ospatzen da. Orixen PI zenbakiaren inguruko marrazki lehiaketarekin ospatu dugu. Parte hartzaileen artean 3 sari banatu ditugu. Lehenengo saria Anyhe Ricok eskuratu zuen. 2. Saria berriz Lorea Azkaratek eta 3. Saria Maitane Ugartemendiak jaso zuen. Hiru sariak banatzeaz gain, 17 parte hartzaileei ikas-material eta gozokidun zorro bat eman zaie. Epaile lanetan plastikako irakasleak aritu dira. Irudi guztiak Gorosabeleko liburutegi eta idazkaritza arteko paretetan egongo dira ikusgai. Hurbiltzeko aukerarik ez duzuenontzat hemen aurkeztutako LANEN ARGAZKIAK.
.