Thierry Biscaryren hitzaldia
Pasa den asteartean, otsailak 28, 2. Batxilergoko ikasleok hitzaldi bat izan genuen Tolosako Kultur Etxean Thierry Biscaryren eskutik. Kalakan taldeko abeslari eta txalapartariak, nahiz eta 2009an Madonnarekin munduko bira egin, bere bidea jarraitzea erabaki zuen, musika tradizionala, kantu polifonikoa… Manez eta kobreak diskoa kaleratuz urte batzuk beranduago; 2020an Muda diskoa atera zuen bere izenean.
Mintzaldian, baxenafarrak bere ibilbidearen berri emateaz gain, gure ametsak lortzen saiatzeko aholkua eman zigun. Bestalde, aipatutako Manez eta kobreak diskaren sorkuntza azaldu eta hainbat kanta abestu zizkigun. Hitzaldi honekin, bizitzan benetan nahi dugunaren inguruan hausnarketa egiteko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen.