Startinnova: Orixeko ikasleak aurten ere finalean

 

Sailkapenean lehenengoak gelditu ondoren, aurten ere Orixeko ikasleak Startinnova ekimenaren finalera heldu dira. Gipuzkoa osoko 180 talde ezberdinek parte hartu dute aurtengoan eta zehatzago esanda bigarren batxilergoko "Administrazio eta kudeaketa oinarriak" ikasgaiko 4 ikasle (K-2 taldekoak: Iker Arana, Manex Ayerza, Xabier Gomez eta BeƱat Mateos) heldu dira finalera.

STARTinnova ikasgeletatik jarrera ekintzaileak garatzeko eta sustatzeko asmoz, enpresa, gizarte edo bestelako ekimen-proiektu bat garatzeko beharrezkoak diren metodologia eta tresnei buruzko trebakuntza programa da.