Frantseseko ikasleak Baionan izan dira

Apirilaren 26an Baionan izan ziren Orixe BHI-ko, Laskorain Ikastolako eta Herrikide Ikastetxeko Batxilergoko lehen eta bigarren mailako frantseseko ikasleak. Aurtengo ikasturterako elkartruke bat zuten aurreikusita Tolosako hiru ikastetxeek Charlevilleko beste bi eskolekin, eta antolaketa horretan aritu dira ikasturte honetan zehar bi herrietako Udalen laguntzaz. Tamalez, egoera dela eta, azkenean ez da posible izan elkartrukea gauzatzea. Beraz, esku hutsik ez geratzeko, eta orainarteko elkarlanaz baliatuta, irteera antolatu zuten Baionara. Bertan Euskal Museoa eta lorategi botanikoa bisitatu zituzten, eta era berean, izan zuten eguraldi bikaina kontuan hartuta, hiriko txoko ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Hiru ikastetxeek batera egiten duten lehen irteera da honakoa eta dena primeran atera zen!  ARGAZKIAK IKUSI