AESLEME elkartearen hitzaldia: Gerta Dakizuke
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta Bizkarrezur Muineko Lesioak Ikertzeko Elkarteak (AESLEME) garatu duten “Zuri ere gerta dakizuke” programari esker hitzaldi bat izan dute aste honetan batxilergoko lehen mailako ikasleek. Honen helburua, bizkarrezur-muineko eta garuneko lesioak saihestea eta gazteak arriskuez eta istripuek eragin dezaketen ondorio larriez kontzientziatzea da.
Bizkarrezurraren egitura, zatiak eta funtzionamenduari buruz hitz eginez hasi dute hitzaldia. Ondoren, errepidean ibiltzen garenean hartu beharreko segurtasun neurri eta arretaz aritu dira. Azkenik istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa izan duten pertsonen testigantza entzun ahal izan dute bertatik bertara (Alaitz Arbilla eta Ibon Muguerza).