4DBHko ikasleak “Ekonomia eta Zergak” programan

  • 2022-2-3 |
  • Ekonomia mintegia

Sektore publikoaren funtzionamendua eta zergak ezagutzen ari dira "Ekonomia eta Zergak" programaren bidez Ekonomia, Economics eta Ekintzailetza ikasgaiko ikasleak. Sektore publikoaren garrantziaz ohartzea da helburu nagusia.

Gipuzkoako Aldundiak sustaturiko ekimen honetan, euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura lantzen dira, administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko eskaintzen dituen identifikatzen da (zerga-sistemak aberastasuna birbanatzea eta zerbitzu publikoak ematea ahalbidetzen duela nabarmenduz) eta, azkenik, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatzen da.

Ondorengo egunetan ikasleek online plataforma baten bidez landuko dute gaia.