ORIXE- SINT ALOYSIUS IKASLE ELKARTRUKEA

  • 2021/10/29 |

Orixeko BATXI 1-eko 23 ikasle, urriaren 22tik 29ra Belgikako Menem herrian daude ikastetxeen arteko elkartrukean.

2017n hasi ziren Orixe eta Menem-eko Sint Aloysius ikastetxearekin batera elkartrukeko programa honekin. Hala ere, covid-19a dela eta azken bi urteetan ez da elkartrukerik egin. Elkartrukearen gaia “GLOCAL: from global to local” da. Bertan, mundu mailako eta bertako arazoak aztertzeko helburua du.

Hasteko, ikasleen aukeraketa eta parekatze prozesua egin dira. 23 ikasle hauek hautatuak izan dira, binaka ingurumenaren inguruan aurkezpen bat egin ondoren. Ikasleez gain, Orixetik 2 irakasleak joan dira hara.

Elkartruke honen helburua ikasleek ingelesa lantzea eta kultura berriak ezagutzea da. Horrez gain, hango ohitura egokiak (ingurumenari begira) hemen aplikatzea. Beraz, bertan egiten dituzten ekintza guztiak agenda 30arekin lotutako GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUEKIN lotuta egon dira. Irteera ezberdinak egin dituzte: Gallo Recycling izeneko erakunde bat bisitatu, inguruko herriak ezagutu, ingurumenari lotutako tailerrak egin...

 

Momentu honetan, bertan daude Orixeko ikasleak, itzultzen direnean han egindako ekintzen berri emango dizuegu.