Matematikaren Nazioarteko eguna eta Pi eguna Orixen

  • Matematika mintegia

Martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko eguna da 2019ko azarotik. Egun hau aukeratu izanak badu bere arrazoia, hain zuzen ere, Martxoaren 14an, Pi eguna ospatzen baita. 2009. urtean, Obama presidenteak, martxoaren 14a π zenbakiaren Nazioarteko egun ofiziala aldarrikatu zuen. Larry Shaw fisikari Estatubatuarrari bururatu zitzaion ideia, Estatu Batuetan martxoaren 14a, 3/14 idazten delako eta π zenbakiaren lehenengo hiru zifrak osatzen dutelako. Gainera, euskaraz ere, gaztelaniaz ez bezala, orden berean idazten dugu data hori. Guk ere, Orixen, egun honi garrantzia eman nahi izan diogu eta jarduera desberdinak antolatu ditugu. Martxoaren 14a igandea zenez, aurreko ostiralera aurreratu ditugu jarduerak. Alde batetik, saio batean DBHko ikasle guztiek eta tokatzen zitzaien irakaslearen laguntzaz Pi zenbakiaren inguruko datuak eta kuriositateak topatu eta ikusi dituzte. Bestetik, Matematikako saio batean ikasleek Pi zenbakiarekin loturiko jarduerak egin dituzte. Eta azkenik, Pi marrazki lehiaketa bat antolatu zen.

Pi marrazki lehiaketa

Marrazki lehiaketa honetan, DBH1 eta 2ko 20 bat ikaslek parte hartu dute. Plastika mintegiko kideek baloratu dituzte ikasleen artelanak. Ikusita ikasle guztiak DBH1 eta 2koak izan direla, sari banaketa aldatu dugu. Irabazleak 30€ko bale bat izango du liburudenda batean gastatzeko, bigarrenak 20€koa eta hirugarrenak 10€koa. 1.saria DBH1eko Malen Dominguez eta Maren Viterok ilortu dute. Zerua oso originala delako eta gainera modu dinamikoan Pi-ren ikurra txertatu duelako. Gainera, koloretako zipriztinak bizitasuna ematen dio. 2.saria DBH2ko Nora Pirisentzat izan da. Marrazkiak ongi islatzen du hiri bateko gauaren atmosfera. Gainera, zerua teknikoki ongi egina eta zainduta dago. 3.saria Intza Eguesek jaso du. Eraikinetako argiek eta inguruan dauden kolore laranjek, bizitza duen hiri bat islatzen dute eta marrazkiari nortasuna ematen diote. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta irakasle guztiei.