TOLOSAKO ALDE ZAHARREAN “ALTXORRAREN BILA”

 

Biologia eta ingeles mintegiak antolatuta DBH1eko ikasleak Tolosako alde zaharrean dauden harri eta monumentuak ezagutu eta aztertu zituzten pasa den astean. Tolosaldepedia proiekturako ginkana edo “altxorrraren bila” moduan ikasleak talde kooperatiboetan banatuta, Tolosako alde zaharrean dauden eraikinetan aurki daitezkeen harri mota desberdinak aztertu zituzten. Azken helburua Txikipedian Tolosako alde zaharreko harrien inguruko artikulua idaztea da. Gainera Tolosako alde zaharreko eraikin askoren argazkiak falta dira Txikipedian, beraz haiei argazkiak ateratzen ere aritu ziren. Guzti hori mugikorretan instalatuta zuten ibilbidearen jarraibideak ingelesez entzunez egin zuten. Ondorioz haien ingeles ezagutza eta orientazio gaitasuna frogatu zituzten. Eskatutakoa osatu ostean altxorra ere jaso zuten. Goiz bikaina pasa genuen eguraldi eguzkitsuak lagunduta!  ARGAZKIAK IKUSI