ORIXEKO baheketa masiboan positiborik EZ

  • 2020-11-6 |

2020ko azaroaren 2an baheketa masiboa egin zen Orixe BHIn. DBHko ikasle guztiak eta ikastetxeko irakasle guztiak izan ziren deituak astelehen arratsaldean Orixeko gimnasiora. 

Frogak jangelan egin ziren eta deitutako ikasle gehienak bertaratu ziren (2., 3. eta 4. mailan hainbat ikasle konfinatu zegoen edota PCRak egin berri; horiek ez zuten etorri beharrik).

Egunotan norbanako emaitzak jaso ondoren, atzo ESIkoek emaitza orokorren berri eman zioten zuzendaritzari. Emaitza esanguratsuena: Orixeko baheketa masiboan EZ zen positibo bat bera ere identifikatu!

Zorionak ikas-komunitate guztiari egindako lanarengatik eta ez dezagun ahaztu ESIkoen balorazioan ematen diguten aholkua: Orain arte bezala, prebentzio neurriak zorrotz betetzen jarraitzeaz gain, egoeraren larritasunaz eta prebentzio neurrien garrantziaz denok jabetu gaitezen, PREBENTZIORAKO HEZIKETA da gakoa!