Playing with Remarkable Women of All Time

3. Ebaluazioan DBH1eko ikasleek “Playing with Remarkable Women of All Time” diziplina arteko proiektua gauzatu dute. Ingeleseko eta teknologiako ikasgaietan historiako emakume esanguratsuak landu eta mahai joko bat diseinatu eta eraiki dute. Joko hauek Felix Baltistan Fundazioaren bitartez Pakistango Baltistan eskualdera bidaliko dira eta hango ikasleek Winter Campsetan (udalekuak) haiekin jolasteko aukera izango dute, euren hezkuntzari bultzada emanez.

Jokoak entregatzeko ekitaldian luxuzko gonbidatuak izan genituen; Baltistan Fundazioaren presidente eta arima izandako Jose Manuel Ruiz, gaur egungo presidentea den Pedro Ibarra eta fundazioko sortzaile eta kide den Alberto Iñurrategi mendizale ospetsua. Besteak beste, Baltistan eskualdean eta Hushe bailaran nesken eskolaratzea eta emakumeen ahalduntzean egiten duten lanaren berri eman ziguten, gure ikasleek beste toki bateko errealitatea zein den ezagutzeko oso baliagarria izan zelarik.