Uxue Alberdiren hitzaldia

  • 2021-01-22 |

Gaurkoan Uxue Alberdi euskal idazle eta bertsolaria gurean izateko zortea izan dugu. Elgoibartarrak bere azken liburuaren inguruan jardun du nagusiki. Hitzaldiaren hasieran, bi ikaslek elgoibartarraren aurkezpen objektibo bat egin dute, honen lanak, hauei esker lortutako sariak eta bere ibilbide profesionala azalduz. Ondoren, bere buruaren aurkezpen subjektibo bat egin du Alberdik, askorentzat hunkigarri suertatu dena. Sarrera honekin amaituta, Dendaostekoak liburuaren inguruan aritu gara, berarentzat liburu hau beste erronka bat izan dela aipatu digu, euskal literaturan ez baita asko ikusten estilo honetako lanik (kronika literarioa). Horrez gain, liburua idaztean zertan oinarritu zen kontatu digu, bere amak eta izebak (narratzaileak) proiektuaren aurrean izan zuten jarrera, azalaren zergatia... Gainera, gure galderak eta zalantzak ere erantzun ditu. Hitzaldi oso interesgarria izan da, berak liburua idazterakoan zuen helburua transmititu digu, liburu baten atzean idazleak zenbaterainoko sormena izan behar duen eta horretarako egin behar duen lana zenbaterainokoa den ere azaldu digu. Argazki gehiago