2021-2023 Erasmus+ KA101

Irakasleen formakuntza

Orixe BHI-k Erasmus+ KA101 programan parte hartuko du, Bide Berri 3.Orixe+ proiektuarekin. Ia 1000 eskaera aurkeztu dira eta horietatik 600 inguru hautatu dira, horien artean gurea.

Honi esker, 6 irakaslek atzerrian ikastaro ezberdinetan parte hartuko dugu. Jasoko ditugun formakuntzak Europako herrialde ezberdinetan gauzatuko dira eta honen ingurukoak izango dira: 

  • Matematika eta zientzia irakasteko modu berritzaileak (STEM). Astebetez Bruselan jasoko da formakuntza hau.
  • Proiektuetan oinarritutako metodologia (PBL). Hiru irakaslek astebetez Bruselan jarraituko dute ikastaro hau.
  • Atzerriko hizkuntzen eta edukien ikasketa integratua (CLIL). Bi irakaslek bi astez Oxford-eko unibertsitatean jasoko dute formakuntza hau.