PURI PURIAN DAUDEN EKONOMIAKO ALBISTEAK GURE IRAKURLEAREN KABIAKO HEMEROTEKAN

Badira urte batzuk iada, ikasleak aldizkari eta egunkarietara hurbiltzeko helburuarekin, Hemeroteka atala sortu genuela Orixeko Irakurlearen Kabia blogean. Oraingoan Batxilergoko ikasleek ekonomiari loturiko kazetaritza artikulu bana aukeratu eta horren lanketa bat egiten dute. Artikuluak hedabide desberdinetan irakurri dituzte. Horietako batzuk Irakurlearen Kabiako Hemeroteka atalean ikusgai dituzue. Gainera Orixen irakurtzeak saria duenez, guztien artean zozketa bat egin dugu. Hauek izan dira ikasle saridunak:

  • Malen Maiz (Batxi 1)
  • Irati Alonso (Batxi 2)

Elkar liburudendan edo Shanti kirolak dendan erabiltzeko bale bana jaso dute. Zorionak!

Maiatzaren 17a, LGTIBQ+ fobiaren aurkako eguna

 

Gaur maiatzaren 17a, LGTIBQ+ fobiaren aurkako eguna ospatu dugu.

Horretarako Samaniegoko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak lagun izan ditugu. Samaniegoko ikasleek Orixeko ikasleei ortzadarraren koloreko pultsera bana oparitu diete eta egunean zehar soinean eramateko gonbitea egin zaie. Detaile txikia eta polita aldi berean.

LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako erasoei STOP !

ARGAZKIAK IKUSI

Euskal Eskola Publikoaren jaialdia

Datorren ekainaren 4ean Euskal Eskola Publikoaren jaialdia ospatuko da Mungian.

Egunaren inguruko informazio gehiago web orrian

Eta motorrak berotzen hasteko...BIDEOKLIPA

Animatu parte hartzera!

ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA TOLOSAN

Maiatzaren 6an Tolosan ospatu zen Elhuyar Zientzia Azoka. DBH-ko ikasle batzuk bertan izan ziren ikastetxean egindako hainbat proiektu azaltzen: Arroken Sorrera, Esperimentu azkarrak, Game Over, Trivial jolasa, Orixe Automatikoa, Musika sortzen dugu, Kanikodromoa, Plastikoz inguraturik bizi gara, eta Nire etxebizitza diseinatu. Ikasleek ederki azaldu zituzten beraien proiektuak!

Hau eskertzeko diploma bana jaso zuten ikasleek, eta elkarrekin txokolate beroa eta bizkotxoa dastatuz oroitu genuen Elhuyar Zientzia Azokan bizi izandakoa. Eskerrik asko denei!     ARGAZKIAK IKUSI

Irakurtzeak badu saria!

Hainbat ikasle dira aurten Orixeko liburutegi txartela egin eta mailegutzan liburuak hartu dituztenak.

Hori saritzeko Irakurtzeak badu saria! ekimenaren zozketa bat egin dugu Liburuaren egunaren aitzakian eta hauek izan dira saridunak:

- Ekain Zudaire DBH1

- Joane Mihura DBH1

- Arnaitz Loidi DBH1

Guztiek Elkar liburu dendan edo Shanti Kirolak dendan erabiltzeko bale bana jaso dute. Zuk hurrengo sariduna izan nahi baduzu, gogoratu liburu berriak ditugula liburutegian eta maileguan har ditzakezula.

Egunean Behin 11. denboraldiko irabazleak

Ikastetxeko DBH3, DBH4, Batxi1 eta Batxi2ko ikasle eta irakasleek parte hartu dute Egunean Behineko 11. denboraldian.

Pasa den astean maila bakoitzeko irabazleei zegoekien saria banatu genien.

Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

  • DBH 3: Eki Alonso
  • DBH 4: Libe Urdapilleta
  • Batxilergoa 1: Ane Etxebeste
  • Batxilergoa 2: Beñat
  • Lankidea: Aintzane Pikabea

Euskaraz jolastuz irabazi duten sari goxo honekin goza dezatela!

2. DBHko ikasleak Getarian

Apirilaren 25 eta 26 egunetan gure DBH 2ko ikasleekin Getariara joan ginen. Bertan Balenziaga Museoa ezagutu genuen eta "Azaletik Bolumenera" bisita-tailerra burutu genuen. Tailer honetan jantziak diseinatzen eta matematikak zer nolako garrantzia duen ere jabetu ginen.

Ondoren, Getaria herria ezagutzeko "Selfie Running" delako dinamika egin genuen, kostaldeko herri honek dituen altxorrak ezagutzeko beste era bat.

Txangoa primeran atera zen eta hurrengo ikasturterako ekintza berriro errepikatzeko desiatzen gaude.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.

ORIXEKO IKASLEAK UDABERRIKO MATEMATIKA LEHIAKETAN

Aurten ere, Orixeko 12 ikaslek Udaberriko Matematika Lehiaketan  hartu dute parte. Lehiaketa Claret Askartza ikastetxeak antolatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, Madrilgo Complutense unibertsitatearen babespean.

1. fasea ikastetxean bertan egin genuen martxoan, eta 2. fasea, berriz, apirilaren 22an Leioako EHUko zientzia eta teknologia fakultatean.

Ikasleak gustora aritu ziren problemak ebazten eta goiz ederra pasata bueltatu ziren etxera, diploma banarekin bertan parte hartzeagatik. Han izan ginen guraso eta irakasleok ere ikasleak animatzen!

Non bizi naiz? proiektuaren amaiera ekitaldia.

 

Apirilak 21ean, batxilergoko lehen mailako zenbait ikasle Tolosako udaletxean izan ziren Non bizi naiz? proiektuaren amaiera-ekitaldian. Bertan, beren lana aurkeztu zuten Tolosako beste ikastetxeetako, Tolosako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat ordezkariren aurrean, eta, ondoren, udaletxea eta Idiakez jauregia bisitatu zituzten.

Munduko beste familia batzuen errealitatea ezagutzen

DBH1eko ikasleak 2. ebaluaketan beraien errealitateaz haratago munduko beste familia batzuk nola bizi diren ezagutzeko aukera izan dute Dollar Street proiektuaren bitartez. Hona hemen bi familia konparatu ondoren atera dituzten ondorio batzuk.

 

JOSEBA SARRIONANDIAREN HITZALDIA

 

Martxoaren 13an Joseba Sarrionandia etorri zitzaigun Orixe institutura 1. Batxilergoko ikasleei hitzaldi bat ematera, Sarrionandiaren Munduari bira eman zion ontzia eleberria irakurtzen aritu baikara. Eta 2. ebaluazioari amaiera emateko Josebarekin hitz egiteko plazera izan dugu.

Liburu honetan Elkano eta beste zenbaitek munduari bira nola eman zioten azaltzen du, Josebak liburuari buruzko zenbait datu azaldu zizkigun. Horrez gain, Elkanoren historiari buruz genituen galdera guztiei erantzun interesgarriak eman zizkigun, gustura eta umorez. Sarrionandiak, neurri batean, argitu nahi izan du nobelaren helburua gizarteak Elkanori buruz dituen aurreiritziak argitzea dela, halaber, eleberriarekin haren bizitza zerbait gehiago ezagutaraztea.

Ederra izan zen Joseba Sarrionandiarekin berriketan aritzeko aukera paregabea!

Erasmus+: Ikastetxera bisita

 

Tolosako Lanbide Heziketara, Erasmus + programaren bidez, hainbat herrialdetatik (Portugal, Grezia, Italia, Turkia eta Eslobenia) etorritako 30 irakasleren bisita izan dugu martxoaren 16ean. Orixe BHIko ZIG gelan, Gela Egongorrean eta HIPI gelan egiten den lana ezagutzeko aukera izan dute irakasle hauek. ARGAZKIAK 

PI EGUNEKO MARRAZKI LEHIAKETA

Martxoaren 14ean Nazioarteko Pi eguna ospatzen da. Orixen PI zenbakiaren inguruko marrazki lehiaketarekin ospatu dugu. Parte hartzaileen artean 3 sari banatu ditugu. Lehenengo saria Anyhe Ricok eskuratu zuen. 2. Saria berriz Lorea Azkaratek eta 3. Saria Maitane Ugartemendiak jaso zuen. Hiru sariak banatzeaz gain, 17 parte hartzaileei ikas-material eta gozokidun zorro bat eman zaie. Epaile lanetan plastikako irakasleak aritu dira. Irudi guztiak Gorosabeleko liburutegi eta idazkaritza arteko paretetan egongo dira ikusgai. Hurbiltzeko aukerarik ez duzuenontzat hemen aurkeztutako LANEN ARGAZKIAK

SARI BANAKETAREN ARGAZKIAK

.

Startinnovako finala

Nahiz eta taldekide bat gutxiago izan (gaixo zegoelako), Orixeko ikasleek osatutako K-2 taldekoek podiumean bukatu zuten (hirugarren postuan).

 

Orona Ideora bisita 2. batxilergokoekin

 

Batxilergoko 2. mailako ikasleak Orona Ideo bisitatu dute eta enpresa hobeto ezagutzeko aukera izan dute. Enpresa ekonomia eta Administrazio kudeaketa eta oinarriak ikasgaia dutenak izan dira bertan. ARGAZKIAK IKUSI.

MARTXOAK 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

 

Gaur, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu institutuan. Ikasleak tailerretan antolatu dira, alde batetik, mutilek pornografiari buruzko ikuspegi kritikoa lantzeko saioa egin dute, eta bestetik, neskek ahalduntze saioa egiteko elkartu dira. Denontzako aberasgarria izan delakoan gaude. Orixe BHI, pertsona kritikoagoak, enpatikoagoak eta ahaldunduagoak hezitzearen alde lanean!

ARGAZKIAK IKUSI

Non bizi naiz? proiektu pilotua

 

Orixeko 1. batxilergoko ikasleak Non bizi naiz? proiektu pilotuan parte hartzen ari dira. Proiektua martxoaren 6an hasi zen eta hiru asteko iraupena izango du.

Ekimen hau Tolosako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua da, eta Tolosako hiru ikastetxeetako 1. batxilergoko ikasleen partehartzea izango du.

Proiektu honen helburua gazteei hurbileko erakunde publikoak gerturatzea da.

1. batxilergoko ikasleak eskiatzen

Otsailaren 24an 1. batxilergoko ikasleak eskiatzen izan ginen Ezkaraiko Valdezcaray eski estazioan.

Goizean ikastaroa izan genuen, bertan eskiari buruzko oinarrizko nozioak irakatsi zizkiguten. Ondoren, hainbat orduz gora eta behera ibili ginen ikasitakoa praktikatzen. Eguraldiak ere lagundu zuen eta primerako eguna pasa genuen!

Thierry Biscaryren hitzaldia

Pasa den asteartean, otsailak 28, 2. Batxilergoko ikasleok hitzaldi bat izan genuen Tolosako Kultur Etxean Thierry Biscaryren eskutik. Kalakan taldeko abeslari eta txalapartariak, nahiz eta 2009an Madonnarekin munduko bira egin, bere bidea jarraitzea erabaki zuen, musika tradizionala, kantu polifonikoa… Manez eta kobreak diskoa kaleratuz urte batzuk beranduago; 2020an Muda diskoa atera zuen bere izenean.

Mintzaldian, baxenafarrak bere ibilbidearen berri emateaz gain, gure ametsak lortzen saiatzeko aholkua eman zigun. Bestalde, aipatutako Manez eta kobreak diskaren sorkuntza azaldu eta hainbat kanta abestu zizkigun. Hitzaldi honekin, bizitzan benetan nahi dugunaren inguruan hausnarketa egiteko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen.

ELKARTRUKEA ORIXE BHI -MENEN

 

Astebetez izan dira gure ikastetxe eta familietan. Jasangarritasuna, aniztasuna, dibertsitatea eta beste hainbat ikasgai eta bizipen partekatu ditugu. Esperientzia polita eta aberasgarria.

Erasmus + ek finantziatutako elkartukea izan da. Mila esker denoi!

Bideoa ikusteko KLIKATU HEMEN

Batxilergoko ikasleak ARDITURRIn

Otsailaren 15ean Batxilergo II. mailako Geologia-Lur ikasgaiko ikasleak eta Batxi.I-IIko Latineko ikasleak txango batean parte hartu zuten, hain zuzen, Arditurriko Meategia ezagutzera joan ziren. Hasieran oinez ibilaldi bat egin zuten garai batean trenbidea pasatzen zen lekutik (egun bidegorria da); ondoren, bi taldetan banatuta eta bi giden laguntzarekin, Arditurriko galerietako bat bisitatu zuten erromatarrek bertan egin zituzten lanen berri izateko; bisitaren bigarren zatian inguruko geologia nolakoa den ezagutzeko aukera izan zuten. Eguraldia lagun izan genuen eta txangoa primeran atera zen. ARGAZKIAK IKUSI.

Orixeko irakasleak "Active Learning" ikastaroan

Otsailak 20ko astean OrixeBHI-ko 3 irakasle, Miren Otazo (frantsesa), Iraitz Pikabea (matematika) eta Leire Olazabal (matematika), Bruselas, Belgikara joan dira European Schoolnet proiektuko European Future Classroom Lab-ek antolatutako “Active Learning” ikastaroa egitera. Ikastaro hau Erasmus+ programaren barruan kokatzen da. Programa honen bitartez, ikasle zein irakasleen mugimendua ahalbidetzeko aukera du ikastetxeak. Helburua han ikusi eta ikasitakoarekin ikastetxean eraldaketak egitea da.

Startinnova: Orixeko ikasleak aurten ere finalean

 

Sailkapenean lehenengoak gelditu ondoren, aurten ere Orixeko ikasleak Startinnova ekimenaren finalera heldu dira. Gipuzkoa osoko 180 talde ezberdinek parte hartu dute aurtengoan eta zehatzago esanda bigarren batxilergoko "Administrazio eta kudeaketa oinarriak" ikasgaiko 4 ikasle (K-2 taldekoak: Iker Arana, Manex Ayerza, Xabier Gomez eta Beñat Mateos) heldu dira finalera.

STARTinnova ikasgeletatik jarrera ekintzaileak garatzeko eta sustatzeko asmoz, enpresa, gizarte edo bestelako ekimen-proiektu bat garatzeko beharrezkoak diren metodologia eta tresnei buruzko trebakuntza programa da.

Mimo-alkohola: alkoholaren arriskuaz hausnartzen

 

Tolosako Udaleko prebentzio arlotik antolatuta, otsailaren 10ean DBH2ko ikasleak Tolosako Kultur etxean Mimoarte izenekoko ekintzan parte hartu zuten. Peter Roberts mimo ezagunak eskainitako hainbat mimo sketchen bidez eta gorputz adierazpenaz baliatuta, alkoholaren kontsumoaren inguruko hausnarketa egiteko aukera izan zuten. ARGAZKIAK IKUSI

Tolosako Erdi Aroa ezagutzen

Otsailaren 7 eta 8an DBH2ko ikasleek Tolosako Alde Zaharra ezagutzeko parada izan dugu, Plaza Zaharra, Tolosako harresia, jauregi desberdinak eta Zerkausia. Bestetik Tolosako Santa Maria eliza bisitatu dugu eta bertan teilatura igo gara, egurrezko zutabe erraldoiak ikustera. Irteera Tolosako Turismo Bulegokotik bideratu dugu. Bertan gure gidaria Brian izan da, hizlari oso fina eta jakituna. Pasadizo historiko pila bat kontatu dizkigu eta Erdi Aroko nobleen txutxumutxuak ere, "prentsa larrosa" kontsumitu dugu .

Tolosa hiri garrantzitsua izan da historikoki, horren lekuko Alde Zaharraren tamaina eta eliza desberdinen altura dira. Tolosa zenbat eta gehiago ezagutu gehiago baloratuko dugu baina umiltasunez...

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.

ATARIA-ra BISITA

 

Joan den ostiralean, otsailak 3, DBH 1eko hainbat ikasleak, Ataria bisitatu eta kazetaritzaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten.

Informazio gehiago LOTURA HONETAN.

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN.

HI GAZTE!

 

4. DBHko Plastikako ikasleak lanean aritu diren HI GAZTE! dinamikako sari nagusia jaso dute, hau da, 1000 €. Horrez gain, beste bi sari 100 €-takoak ere irabazi dituzte. Dinamikako bost sarietatik hiru ORIXE BHIra!

Bejondeiela!

Argazkiak  ikusteko KLIKATU HEMEN.

 

EUSKARAREN EGUNA

Aurtengoan Euskararen eguna larunbatez egokitu zenez, bezperan, ostiralean, ospatu genuen gure ikastetxean. Hainbat ekintza burutu genituen. Aipatzekoa da DBH 1eko ikasleek egin zuten jaialditxoa: edalontziak eta goilarak erabiliz perkusio jolasak egin zituzten, ikasleen txarangak patioa alaitu zuen, txapelua dantzatu zuten guztien artean… Jaialdi arrakastatsua izan zen. Eskerrik asko zure lanagatik, Susana! ARGAZKIAK IKUSI

EGUNEAN BEHIN LEHIAKETAKO SARIDUNAK

Egunean Behin euskarazko galdera-erantzun sorta bat da. Egunero partida bakarra jokatu ahal duzu, eta 10 galderari erantzun behar diezu, lehen baino lehen. Zenbat eta erantzun zuzen gehiago, ahalik eta denbora laburrenean, orduan eta hobeto. Orixen azken urteetan online joko honekin lehiaketak egin dira. Aurten 10.a izan da eta hau izan da podioa:

  • DBH 3:  aaiaaraa
  • DBH 4: Libe
  • Batxilergoa 1: Deeiiaanee
  • Batxilergoa 2: Eneko m.
  • Langilea:  Amormixkua

Zorionak irabazleei eta gozatu zuen sariaz, eta beste partaideei eskerrik asko parte hartzeagatik eta ea hurrengoan irabaztea lortzen duzuen.

Startinnova - Elkarrizketa digitala

 

Batxilergoko 2. mailako Administrazio eta Kudeaketa oinarriak ikasgaiko ikasleak Startinnova lehiaketan parte hartzen ari dira. Taldeka enpresa baten sorrera simulatu dute eta Canvas tresna erabiliaz ideia garatzen ari dira.

Elkarrizketa digitala egin zieten Tinc kooperatibako kideei ikastetxean bertan, eta streaming bidez ikusi ahal izan zuten gainontzeko ikastetxeetako ikasleek. Aste honetan bidali behar dituzte ikasleek euren proiektuak.

Informazio gehiago: Startinnova-DV

ABENDUAK 23 EGUN BEREZIA

2023-01-09

Abenduak 23-an DBH-ko ikasle eta irakasleok hainbat ekintzetan parte hartu genuen, eguberritako oporren hasiera ospatzeko.

Goizeko 08:00tan kontsumoari buruz hausnartzeko saio batean aritu ziren DBH1 eta DBH2 ikasleak. Ondoren Gorosabelgo futbol zelaian 2.mailakoek Pin-pon, patata eta lokotx lehiaketa egin zituzten, 1. mailakoek berriz Samaniegoko patio estalian punteria eta sokatira lehiaketa . Gero aldaketa egon zen 10:10etatik 11:30ak arte, 1. mailakoak Gorosabelgo futbol zelaira joan ziren Pin-pon, lokotx eta patata lehiaketan parte hartzera eta 2.mailakoak Samaniegoko patio estalira joan ziren punteria eta sokatiran aritzera. Bukatzeko sari banaketa 11:30tan izan zen Gorosabelgo futbol zelaian.

Bestalde Uzturpen Bolley eta Colpbol-eko txapelketak ospatu ziren DBH 3 eta DBH4ko ikasle eta irakasleen artean 10:00etatik 12:00etara.  ARGAZKIAK IKUSI

Erasmus+ akreditazioa

2022-12-22

 

Joan den abenduaren 16an ikastetxeak lortu duen Erasmus+-eko akreditazio agiria jasotzera joan zen Bilbora, gure ikastetxeko Ikasketa Burua, Miren Otazo Aseguinolaza. Akreditazioa urteetan egindako lanaren ondorio izan da.

Akreditazio honi esker elkartrukeak, irakasleen mugikortasuna eta formazioa eta ikasleen mugikortasuna finantzatu ahalko dira, besteak beste.

Senegaltik eskertza

Senegalgo Kelle herritik hurrengo irudiak iritsi zaizkigu. Orixe eraikin zaharrean soberan eta konpontzeko zeuden hainbat altzari bertara bidali ziren Berastegiko Kellesensa GKEaren bidez. Bertako biztanleek txukundu eta konpondu ondoren, erabilera berri bat emateko prest utzi dituzte eta eskerrak emateko honako argazkiak bidali dizkigute.

ORIXEKO 3 IRAKASLE BELGIKAN IKASTARO BATEAN

2022-11-29

Azaroak 21-25eko astean OrixeBHI-ko 3 irakasle, Josu Etxeberria (teknologia), Aitziber Santa Cruz (ekonomia) eta Itziar Otegi (ingelesa), Bruselas, Belgikara joan dira European Schoolnet proiektuko European Future Classroom Lab-era. Etorkizuneko ikasgeletarako teknologia Interaktiboa izeneko ikastaro bat egitera. Ikastaro hau Erasmus+ ikasle eta irakasleen mugikortasunaren barruan kokatzen da, helburua han ikusi eta ikasitakoarekin ikastetxean sormen gela bat egokitzea da, bertan erabilitako baliabide eta metodologia ikasgeletara eramateko.

IRUÑA-VELEIAra bisita

Asteazkenean, azaroak 23, Latineko, Arteko eta Geografiako ikasleek Iruña-Veleiako erromatar hiriaren gune arkeologikoa ezagutzera joan ziren. Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, irteera primeran atera zen. Lehenengo Gasteiz-eko Arkeologia Museoa bisitatu zuten, hain zuzen, Arabako erromatar aztarnak dauden solairua; ondoren, bisita gidatua Iruña-Veleian in situ jarraitu zuten; irteerari bukaera borobila emateko asmoz, Erdi Aroko Mendozako dorrea ezagutzeko aukera izan zuten. ARGAZKIAK IKUSI

Emakumearen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

2022-11-25

 

Gaur, Emakumearen indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean bat egin dugu SAMANIEGOko eta ORIXEko ikastetxeok indarkeria matxista salatzeko. 800 pertsona inguruk ikastetxeak zeharkatuz giza kate bateratu bat osatu dugu eta Euskal Eskola Publikoan emakumeen aurkako indarkeriarik ez dela onartzen argi adierazi dugu.

Argazkiak ikusteko KLIKATU HEMEN

ELKARTRUKEA

 

 

Belgikako Menen herrian izan gara Batxilergoko 18 ikasleekin. Esperientzia ahaztezina, kultura ezberdinak ezagutu, hizkuntza hobetu, aniztasunaren inguruko lanketa egin eta etorkizunean nahi ditugun herrialde eta bizimodu motaz hausnartu. (Erasmus + finantziazioarekin, mila esker!). BIDEOA IKUSI.

DBH 4ko ikasleek ZUMAIKO FLYSCHa bisitatu dute.

2022-10-28

 

 

Urriaren 25ean, DBH 4ko ikasleak Zumaian izan dira. Bertako Flyscha bisitatu eta geologiako hainbat tailer burutu dituzte Algorri Interpretazio Zentroko begiraleek lagunduta. . ARGAZKIAK IKUSI.

 

MIKOLOGIKA 2022

2022-10-28

Pasa den ostiralean DBH1C taldekoek irteera mikologikoa izan zuten Tolosako beste ikastetxeekin batera. Goizean zehar Aralarreko basoetan ibili ziren bertan aurkitzen zuten perretxiko ezberdin bakoitza bilduz. Ondoren, arratsaldean zehar, Aranzadadiko eta Tolosako Casino elkarteko kideek, ikasleek bildutako perretxiko bakoitza identifikatu eta larunbatean Tolosako Triangulo plazako erakusketan jarri zituzten ikusgai.

Goiz polita pasa zuten gure ikasleek basoan; baita perretxiko goxo, berezi eta interesgarriak bildu ere! Hori bai, kontuan hartu beharreko oharrarekin bueltatu ziren: ongi ezagutu behar dela perretxikoa jan aurretik eta baita izan dezakeen antzekoa eta kaltegarria izan daitekeena ere!

CHARLEVILLE-MÉZIÈREKO IKASLEAK TOLOSAN

2022-10-26

 

Bisitatu gaituzte azkenean Charleville Mézièreseko ikasleek. 2019 ko abenduan Orixeko 10 ikasle, Laskorain eta Herrikideko beste ikasle batzuekin batera Charlevillera joan ziren Tolosako udalak herrien arteko anaitasuna medio antolatutako elkartrukean. Kurtso hartan ikasle frantsesen bisita ezinezkoa izan zen Covid 19arengatik baina hiru urte beranduago burutzea lortu da. GEHIAGO IRAKURRI.

 

HI GAZTE|

2022-10-26

HI GAZTE! dinamikaren harira, 4. DBHko Plastikako ikasle pare bat Orixe BHIko ordezkari bezala Arrasateko Goiena telebistan izan ziren atzo. Bertan, ikastetxeak aurkeztu dituen ikasleen bideo lanez aritu ziren hitz egiten eta Gipuzkoa mailan 1000 €-rekin saritu daitekeen ikastetxea izateko eman beharreko pausoak azaldu zizkieten.

Tolosako Meskitara bisita

2022-10-25

Aste honetan Tolosako Meskitara joan gara DBH 2ko ikasleekin . Bertan Islamaren kultura eta erlijioa hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Eskerrik asko Tolosako Meskitaren arduradunei egindako harrera ona eta goxoarengatik.  Argazkiak ikusteko KLIKATU.


Hitzaldia: "Africa no es un país"

2022-10-18

Orixeko DBH3ko ikasleekin "Divinas" elkarteko kideak izan dira, "Africa no es un país" hitzaldia entzun ahal izan dute beraien bi kideren eskutik. Hitzaldia elebitan izan da ingelesez eta gazteleraz. Afrikar kontinentearekiko mendebaldean dugun aurriritzi eta informazio falta gainditzeko asmoz hurbildu dira gugana. Afrikar kontinentearen historia, geografia, mugimendu kultural etabarri buruz hitz egin digute. Esate baterako... ba al zenekiten Nigerian Nollywood dagoela, estatu batuetan Hollywood-en parekoa? Eta munduko bigarren film ekoizle handiena dela Bollywood-en atzetik? Ezezagunak zaizkigu halaber bertako musika, idazle, hizkuntza etab... Hain gertu eta hain urruti....

HIZKUNTZA ANIZTASUNA

2022-10-14

Orixe BHIko Batxilergo 2. mailan aniztasuna lantzen ari gara. Hizkuntza aniztasunaz jabetzeko eta hausnartzeko Aranburu jauregian dagoen erakusketan izan gara. Bertan Garabide kultur elkarteko kide den Gatxik hizkuntza komunitate minorizatu eta indigenekin egiten duten lankidetza azaldu digu eta Tolosaldeako egoeraz hitz egin dugu ere. Hausnarketa bultzatzeaz gain, inguruko errealitatea ezagutzeko aukera izan dugu hizkuntzaren alorretik. Datorren hilean, UEMAren eskutik beste bi saio izango dituzte ikasle hauek. Mila esker Gatxi!  ARGAZKIAK IKUSI

BATXILERGOKO 1 MAILAKO IKASLEAK BOLUNTARIOTZA AZOKAN

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolaren ekimenez eta Tolosako Udalarekin elkarlanean, urriak 5ean, goizez, Tolosako Izaskun auzoan boluntariotza azoka antolatu da eta Orixeko Batxilergoko 1go mailako ikasleak bertan egon dira.

Azoka honen helburua nagusia gazteen artean boluntariotza sustatzea izan da, boluntariotza-proiektuak ezagutu eta horiek esperimentatzea, gure ikasleak, gizarte eraldatzaile izan daitezen eta gizartearekin konprometitu daitezen.

Horretarako Filosofia arlotik azokara joan aurretik, lanketa bat egin dute ikasleek.

Ikasleen parte hartzea positibotzat hartzen dugu.

IKUS-ENTZUNEZKOEN KONTSUMOA

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) ikus-entzunezkoen kontsumoaren inguruko inkesta bat luzatu zien Orixe BHIko ikasleei pasa den ikasturtean. Orain, inkesta horren emaitzak jarri ditu gu guztion eskura bideo labur honetan. Ikustera gonbidatzen zaituztegu.

 

ORIXETIK HARATAGO

2022-9-23

MUGIKORTASUN ASTEA ETA ASTEKLIMA

2022-09-19

 

Urtero bezala irailean ospatzen diren Mugikortasun Astea eta Asteklima zuekin ospatzeko hainbat ekintza prestatu ditu Udalak beste erakunde batzuekin batera. Guk ere, ikastetxe moduan, bat egin nahi dugu ekimen honekin eta ekintzen aurkezpen kartelak partekatzen dizkizuegu: MUGIKORTASUN ASTEA-ren EGITARAUA eta  ,GURPIL-GUNEA -ren INFORMAZIOA.

SARI BANAKETA

Oporretan zeharo murgildu baino lehen, ikasleek egindako lanek hainbat sari merezi izan dituzte. Dakizuen bezala, irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz IRAKURTZEAK BADU SARIA ekimena martxan du Ikastetxeak. Aurten ere ikasle dexentek parte hartu du, erreseinak egiten edo hemerotekarako artikuluak laburtzen. Agindutakoa zor, ELKAReko bonoa jaso dute azken aste honetan.

Hauek dira sarituak: Haizea Izagirre (DBH 4), Izaro Azpiroz (Batx. 2) eta Izaro Urreta (Batx 2)

Bestalde, hain ezaguna den Egunean behin lehiaketan parte hartzera ere bultzatu ditugu ikasleak; egia esan, zeharo motibatuta eta gustura aritu dira jokoan. Garaileek ARAMENDIAko saria jaso dute.

Hauek izan dira saridunak: Oihan Olano (DBH 3), Jon Lasa (DBH 4), Irati Urdanpilleta (Batx. 1) eta Iraia Leon (Batx. 2).

Bejondeiela!!!

Latineko proiektuak

Aurten ere Batxilergo I.-eko Latineko ikasleek azken ebaluazioko proiektua burutu dute.

Talde batek "IMPERIUM ROMANUM" izenburua duen lana aurkeztu du. JULIO-KLAUDIAR familiaren inguruko datu bilketa egin ondoren, gaian adituak direnentzak joku bat egin dute.

Bigarren taldeak "ZODIACUS LATINUS" proiektua gauzatu dute. Bertan ZODIAKOAn mitologia greko-latindarrak duen eragina aztertu dute horren inguruko joku bat asmatuz."

ARGAZKIAK IKUSI

AG2030eko UDAL FOROA

Tolosako gainontzeko ikastetxeekin batera, aurtengo ikasturtean AG2030ean landu dugun “Basoen” gaia partekatu dugu udal taldearekin, gure konpromezu eta proposamenen berri emanez. Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN.

ENARAK PROIEKTUA

4 DBHko Biologia eta Geologiako ikasleek ENARAK PROIEKTUAren berri izan dute ARANZADIKO Ornitologia Ataleko Olatz Aizpurua eta bere lankideen eskutik maiatzaren 24an. Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.

 

Matematikako #UdaberrikoLehiaketa22

Madrilgo Complutense unibertsitateak, EHUrekin elkarlanean, aurten ere matematikako #UdaberrikoLehiaketa22 antolatu du. 2. batxilergoko Aimar Álvarez hirugarren geratu da batxilergoko kategorian, eta maiatzaren 20an, Leioako Zientzia eta Teknologia fakultatean, jaso zuen merezitako saria. ZORIONAK!!

Aranzadiko kideak Orixen

Aste honetan zehar Aranzadi elkarteko kideak Orixen izan ditugu. DBH4ko ikasleek gerrate zibileko zenbait gertaera landu dituzte "Memoria historikoa orainalditik" jardueraren baitan. Jarduera hau Gipuzkoako foru aldundiaren "Kultura Eskola" programari esker garatu ahal izan da.

INTERPRETAZIO PROIEKTUA

2002/05/16

 

Joan den ostiralean, 4.DBHko musika ikasleak, instrumentuak joaz, eta 1.DBHko ikasle batzuk, abestuz, mailen arteko proiektua aurrera eraman genuen Gorosabeleko liburutegian. Hemen dituzue bertan interpretatutako abesti batzuen zatiak. Proiektua.mp3

 

 

MAIATZAK 17 LGTBI fobiaren aurkako EGUNA

 

 

ZIG Gelako ikasleak eskola atariko zutabeak margotu ditugu LGTBI kolektiboaren koloreekin. Askatasuna, errespetua eta normaltasuna eskatzen dugu. Norbera izan dadila nahi duen hori.

 

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

 

4.DBH - IKASBIDAIA

DBH4ko ikasbidaia amaitu da baina beti izango dugu gogoan bertan bizi izandakoa

 

Matematikako #UdaberrikoLehiaketa22”

Madrilgo Complutense unibertsitateak, EHUrekin elkarlanean, aurten ere matematikako #UdaberrikoLehiaketa22 antolatu du. Lehiaketa honen 1. fasea ikastetxean bertan egin genuen. 2.fasea, berriz, apirilaren 23an egin da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Leioako Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Orixe BHIko ikasle diren Eneko Orbegozok, Joanes Valenciak, Oier Orbegozok eta Aimar Álvarezek hartu dute parte, bakoitzak bere kategorian.

Maiatzaren 20an, Zientzia eta Teknologia fakultateak matematikako #UdaberrikoLehiaketa22” txapelketako sari banaketa egingo du. Mailako 10 ikasle sarituko dira, eta sari banaketa unean jakingo dute sailkapena. 2. batxilergoko Aimar Álvarez sarituen artean dago. ZORIONAK!

Tolosaldeara bisita

 

Ikastetxeko zenbait ikasle Tolosaldea Lanbide Heziketa Ikastetxeak eskaintzen dituen zikloak ezagutzera joan dira. Interesgarria izan da bisita eta alde praktikoa ikusi dute , instalazioak eta lan irteerak ere ezagutu dituzte eta zituzten zalantzak argitu. Beraz,  Erdi Mailako nahiz Goi Mailako gelak eta instalazioak ezagutzeko aukera izan dute.

Frantseseko ikasleak Baionan izan dira

Apirilaren 26an Baionan izan ziren Orixe BHI-ko, Laskorain Ikastolako eta Herrikide Ikastetxeko Batxilergoko lehen eta bigarren mailako frantseseko ikasleak. Aurtengo ikasturterako elkartruke bat zuten aurreikusita Tolosako hiru ikastetxeek Charlevilleko beste bi eskolekin, eta antolaketa horretan aritu dira ikasturte honetan zehar bi herrietako Udalen laguntzaz. Tamalez, egoera dela eta, azkenean ez da posible izan elkartrukea gauzatzea. Beraz, esku hutsik ez geratzeko, eta orainarteko elkarlanaz baliatuta, irteera antolatu zuten Baionara. Bertan Euskal Museoa eta lorategi botanikoa bisitatu zituzten, eta era berean, izan zuten eguraldi bikaina kontuan hartuta, hiriko txoko ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Hiru ikastetxeek batera egiten duten lehen irteera da honakoa eta dena primeran atera zen!  ARGAZKIAK IKUSI

EMAKUMEA ETA PANDEMIA

Asteazken honetan Plastikako 4. DBHko ikasleekin Aranburu Jauregian izan gara Martxoaren 8 tik Apirilaren 23ra bitarte ikusgarri den "Emakumea eta pandemia" erakusketan. Bisita gidatua Miren Atxaga artistaren eskutik egin genuen. EmPoderArte emakume artisten nazioarteko elkarteak erakusketa honetan kalitate handiko 60 artelan aurkezten ditu. Covid-19ak sortutako osasun, berdintasun-falta, gizarte eta ekonomia arazoak azaleratzen ditu. Oraindik ere bete-betean eragiten digun pandemiaren ondorioez hausnartzeko beta ematen digu. Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

3. DBH - IBAI GARBIKETA

Martxoaren 22an, URAREN EGUNA, Orixe institutuko DBH 3ko ikasleek Tolosako Ingurumen Zentrokoek antolatutako ibai garbiketan parte hartu zuten. Argazkiak ikustkeo klikatu HEMEN

4. DBHko musikako ikasleak Tabakaleran

 

Joan den ostiralean, martxoaren 18an, 4.DBHko Musika ikasleak Tabakaleran egon ziren soinu grabazio lantegi batean. Baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa, teklatua, bateria eta ahotsarekin, Inoiz interpretatu ez zuten abesti bat, prestatu eta grabatu zuten bertan. Soinu teknikari lana ere esperimentatu zuten. Ondoren entzun dezakezue soinu lantegiko emaitza: ORIXENEGUA.mp3

Marrazketako ikasleak Bilboko Arte Ederren museoan

 

Batxilergoko 1.mailako Marrazketa Artistikoko ikasleekin, Bilboko Arte Ederren Museora joan gara, Begirada Gurutzatuak programan parte hartzeko. Bertan, Ibon Garagarza eta Mertxe Periz artisten eskutik, aukeratutako arte lan batzuei jarraituz, komentatutako ibilbidea egin dugu eta atsedenaldi baten ostean, ikusitakoaz hausnartzeko sormen tailerra egin dugu. Tailer horretan, materiala ezberdinekin esperimentatzeko aukera izan dugu, bikoteka eta lan egiteko askatasun osoa edukiz. Bukaeran egindako lanak aurkeztu eta denon artean komentatzeko parada izan dugu. Jarduera honen bidez, ikasleek museo bateko lanak nola antolatzen diren ikasi dute, baita ezagutza tekniko eta historikoetaz harago eta norberaren begiradaz baliatuz, artelanetaz ere ikasi eta disfrutatu daitekeela. Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.

AESLEME elkartearen hitzaldia: Gerta Dakizuke

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta Bizkarrezur Muineko Lesioak Ikertzeko Elkarteak (AESLEME) garatu duten “Zuri ere gerta dakizuke” programari esker hitzaldi bat izan dute aste honetan batxilergoko lehen mailako ikasleek. Honen helburua, bizkarrezur-muineko eta garuneko lesioak saihestea eta gazteak arriskuez eta istripuek eragin dezaketen ondorio larriez kontzientziatzea da.

Bizkarrezurraren egitura, zatiak eta funtzionamenduari buruz hitz eginez hasi dute hitzaldia. Ondoren, errepidean ibiltzen garenean hartu beharreko segurtasun neurri eta arretaz aritu dira. Azkenik istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa izan duten pertsonen testigantza entzun ahal izan dute bertatik bertara (Alaitz Arbilla eta Ibon Muguerza).

ALKOHOLMIK

Otsailaren 14ko astean gure artean izan genuen Iñaki Martiarena "Mattin" marrazkilaria "Alkoholmik" jarduera burutzen DH3ko ikasleekin. Gure buruarekin eta besteekin harremantzeaz gogoeta egitea eta ikasleen sormena bultzatzea izan genuen helburu. "Kultura Eskola" ekimenaren baitan burutu zen. ARGAZKIAK.

 

Elkartrukea

 

Batxilergo 1 eko ikasleak elkartrukean egon dira aste honetan zehar. Iganderarte daude gurean Menen herrialdeko 21 ikasle eta 2 irakasle. Iraunkortasuneko 17 helburuak landu ditugu besteak beste, asko elkarbanatu dugu eta esperientzia ezberdin asko partekatu. Aberasgarria eta ahaztezina benetan!

Bigarrenak geratu gara STARTINNOVA finalean!

2. Batxillergoko SIGISAGAK taldeak ( Aitziber Etxabe, Ane Goikoetxea, Mario Estanga, Miren Aranalde eta Helene Arruebarrena) beraien proiektua oso ongi aurkeztu ondoren 2. Saria lortu du StartInnova lehiaketan . Zorionak Batxi 2ko ikasleei!

TABAKALERARA IRTEERA

Otsailaren 2an, Ikus Entzun ikasgaiko 2 mailako ikasleekin Tabakaleran izan ginen. Irteera honetan, soinua eta "Stopmotion" animazio lantegiak burutu genituen. Trenez hurreratu ginen Donostiaraino. Tabakalerako Ubik liburutegia bisitatu eta sormen prozesuez gozatzeko aukera izan genuen. Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

STARTinnova : ORIXEko ikasleak finalean!

2. Batxillergo SIGISAGAK taldea ( Aitziber Etxabe, Ane Goikoetxea, Mario Estanga, Miren Aranalde eta Helene Arruebarrena) STARTinnova programan finalerako sailkatuak izan dira.

STARTinnova ikasgeletatik jarrera ekintzaileak garatzeko eta sustatzeko asmoz, enpresa, gizarte edo bestelako ekimen-proiektu bat garatzeko beharrezkoak diren metodologia eta tresnei buruzko trebakuntza programa da.

Gipuzkoa mailan 26 ikastetxe eta 160 talde baino gehiagok partu hartu ondoren, otsailaren 23ko finalean 5 proiektu onenen egileek beraien egitasmoak defendatuko dituzte enpresa, hezkuntza eta ekintzailetza arloko epaimahai baten aurrean.

Bejon deizuela!

2021-2027 Erasmus akreditazioa lortu dugu!

Kalitate handiko mugikortasun ekintzak burutzeko finantziazioa hurrengo 7 urteetan.

Impaktu zuzena izango du Orixeko 400 ikasle eta 40 irakasleengan. Inklusibitatea, digitalizazioa eta garapen iraunkorra helburu.  INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.

 

4DBHko ikasleak “Ekonomia eta Zergak” programan

2022-2-3

Sektore publikoaren funtzionamendua eta zergak ezagutzen ari dira "Ekonomia eta Zergak" programaren bidez Ekonomia, Economics eta Ekintzailetza ikasgaiko ikasleak. Sektore publikoaren garrantziaz ohartzea da helburu nagusia.

Gipuzkoako Aldundiak sustaturiko ekimen honetan, euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura lantzen dira, administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko eskaintzen dituen identifikatzen da (zerga-sistemak aberastasuna birbanatzea eta zerbitzu publikoak ematea ahalbidetzen duela nabarmenduz) eta, azkenik, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatzen da.

Ondorengo egunetan ikasleek online plataforma baten bidez landuko dute gaia.

Elkarrizketa saioa: Ta gazteak zer?

Gazteen inguruan hitz egitea bezain garrantzitsua denez gazteei beraiei entzutea, hitza jartzea eta bide batez, ulertuak sentitzea, Jaume Funes aditua, gure ikastetxeko eta herriko nerabe talde batekin solasean aritu da Tolosako Lanbide Heziketa Zentroan. Egungo testuinguruan gazteek dituzten beharren, kezken eta bizipenen inguruko elkarrizketa saio bat egin du.

Ondorengo 4 gaien inguruan aritu dira:

- Nola daude zuen emozioak? Agobiatuta zaudete edo agobiatu egiten zaituzte?

- Agian ongi dago Zer eta nor izan nahi duzun erabakitzen sahiatzea

- Nik ligatzen badut, nik erabakitzen dut

- Nork esan du denak berdinak garela?

EHU- SAIO INFORMATIBOAK

EHU ko hainbat fakultatek saio informatiboak eskainiko dituzte gure Batxilergoko ikasleentzat. Honako hauek dira gure ikasleen interesen arabera egingo diren saioak:

• Zientzia eta Teknologia Fakultatea urtarrilak 17an (on line)

• Gasteizko Letren Fakultatea urtarrilak 18an (on line).

• Psikologia Fakultateak, urtarrilak 19an (on line ikastetxean)

• Gipuzkoako Ingenieritza Eskolak urtarrilak 25ean (ikastetxean)

• Ekonomia eta Enpresa Fakultatea otsailaren 3an (ikastetxean)

• Arkitektura Goi Eskola teknikoa (interesa agertu duten ikasleen egoera moldatuko dira)

• Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea (interesa agertu duten ikaslei materiala grabatua eskaini zaie bideo tutorial formatoan).