CHARLEVILLE-MÉZIÈREKO IKASLEAK TOLOSAN

  • 2022-10-26 |

 

Bisitatu gaituzte azkenean Charleville Mézièreseko ikasleek. 2019 ko abenduan Orixeko 10 ikasle, Laskorain eta Herrikideko beste ikasle batzuekin batera Charlevillera joan ziren Tolosako udalak herrien arteko anaitasuna medio antolatutako elkartrukean. Kurtso hartan ikasle frantsesen bisita ezinezkoa izan zen Covid 19arengatik baina hiru urte beranduago burutzea lortu da. GEHIAGO IRAKURRI.

 

Ostegunean Charleville - Mezière hiriko Saint-Paul eta Monge lizeoetako 24 ikasle iritsi ziren Tolosara. Ikasle hauek familietan egin dute egonaldia, gure kultura eta ohituretan murgilduaz.

Ostiralean goizean goiz Euskal Herriko hezkuntza sistema eta ikastetxetako dinamikak ezagutu zituzten, ondoren eguerdian Olatz Peon alkatea ta Xarles Iturbe turismo zinegotziak Ongi Etorri ofiziala eman zien ikasle guztiei udaletxeko pleno aretoan elkartrukearen garrantzia azpimarratuz.

Astelehen, astearte eta asteazkenean gure kulturarekin zerikusi berezia duten herri, monumentu eta ikuskizunak ezagutu dituzte.

Gernikako juntetxea eta Zumaiako Flyscha astelehenean, Bilbo eta Guggenheima asteartean eta Topic eta Herri kirolak asteazkenean. Txotxongiloen inguruan hasitako anaitasuna museoaren bisitarekin amaitu nahi izan da, azken finean Charlevilleko hiriak Txontxongiloak inguruko feriarik garrantzitsuena baitauka. Esperientzi ahaztezin hau borobiltzeko Tolosako udaletxeak bazkari bat eskaini die parte hartzaile guztiei Tinglatuan. Ça a été une superbe expérience et on attend le retour avec impatience. Bon voyage et à bientôt !!

ARGAZKIAK IKUSI