INTERPRETAZIO PROIEKTUA

2002/05/16

 

Joan den ostiralean, 4.DBHko musika ikasleak, instrumentuak joaz, eta 1.DBHko ikasle batzuk, abestuz, mailen arteko proiektua aurrera eraman genuen Gorosabeleko liburutegian. Hemen dituzue bertan interpretatutako abesti batzuen zatiak. Proiektua.mp3

 

 

MAIATZAK 17 LGTBI fobiaren aurkako EGUNA

 

 

ZIG Gelako ikasleak eskola atariko zutabeak margotu ditugu LGTBI kolektiboaren koloreekin. Askatasuna, errespetua eta normaltasuna eskatzen dugu. Norbera izan dadila nahi duen hori.

 

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

 

4.DBH - IKASBIDAIA

DBH4ko ikasbidaia amaitu da baina beti izango dugu gogoan bertan bizi izandakoa

 

Matematikako #UdaberrikoLehiaketa22”

Madrilgo Complutense unibertsitateak, EHUrekin elkarlanean, aurten ere matematikako #UdaberrikoLehiaketa22 antolatu du. Lehiaketa honen 1. fasea ikastetxean bertan egin genuen. 2.fasea, berriz, apirilaren 23an egin da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Leioako Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Orixe BHIko ikasle diren Eneko Orbegozok, Joanes Valenciak, Oier Orbegozok eta Aimar Álvarezek hartu dute parte, bakoitzak bere kategorian.

Maiatzaren 20an, Zientzia eta Teknologia fakultateak matematikako #UdaberrikoLehiaketa22” txapelketako sari banaketa egingo du. Mailako 10 ikasle sarituko dira, eta sari banaketa unean jakingo dute sailkapena. 2. batxilergoko Aimar Álvarez sarituen artean dago. ZORIONAK!

Tolosaldeara bisita

 

Ikastetxeko zenbait ikasle Tolosaldea Lanbide Heziketa Ikastetxeak eskaintzen dituen zikloak ezagutzera joan dira. Interesgarria izan da bisita eta alde praktikoa ikusi dute , instalazioak eta lan irteerak ere ezagutu dituzte eta zituzten zalantzak argitu. Beraz,  Erdi Mailako nahiz Goi Mailako gelak eta instalazioak ezagutzeko aukera izan dute.

Frantseseko ikasleak Baionan izan dira

Apirilaren 26an Baionan izan ziren Orixe BHI-ko, Laskorain Ikastolako eta Herrikide Ikastetxeko Batxilergoko lehen eta bigarren mailako frantseseko ikasleak. Aurtengo ikasturterako elkartruke bat zuten aurreikusita Tolosako hiru ikastetxeek Charlevilleko beste bi eskolekin, eta antolaketa horretan aritu dira ikasturte honetan zehar bi herrietako Udalen laguntzaz. Tamalez, egoera dela eta, azkenean ez da posible izan elkartrukea gauzatzea. Beraz, esku hutsik ez geratzeko, eta orainarteko elkarlanaz baliatuta, irteera antolatu zuten Baionara. Bertan Euskal Museoa eta lorategi botanikoa bisitatu zituzten, eta era berean, izan zuten eguraldi bikaina kontuan hartuta, hiriko txoko ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Hiru ikastetxeek batera egiten duten lehen irteera da honakoa eta dena primeran atera zen!  ARGAZKIAK IKUSI

EMAKUMEA ETA PANDEMIA

Asteazken honetan Plastikako 4. DBHko ikasleekin Aranburu Jauregian izan gara Martxoaren 8 tik Apirilaren 23ra bitarte ikusgarri den "Emakumea eta pandemia" erakusketan. Bisita gidatua Miren Atxaga artistaren eskutik egin genuen. EmPoderArte emakume artisten nazioarteko elkarteak erakusketa honetan kalitate handiko 60 artelan aurkezten ditu. Covid-19ak sortutako osasun, berdintasun-falta, gizarte eta ekonomia arazoak azaleratzen ditu. Oraindik ere bete-betean eragiten digun pandemiaren ondorioez hausnartzeko beta ematen digu. Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

3. DBH - IBAI GARBIKETA

Martxoaren 22an, URAREN EGUNA, Orixe institutuko DBH 3ko ikasleek Tolosako Ingurumen Zentrokoek antolatutako ibai garbiketan parte hartu zuten. Argazkiak ikustkeo klikatu HEMEN

4. DBHko musikako ikasleak Tabakaleran

 

Joan den ostiralean, martxoaren 18an, 4.DBHko Musika ikasleak Tabakaleran egon ziren soinu grabazio lantegi batean. Baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa, teklatua, bateria eta ahotsarekin, Inoiz interpretatu ez zuten abesti bat, prestatu eta grabatu zuten bertan. Soinu teknikari lana ere esperimentatu zuten. Ondoren entzun dezakezue soinu lantegiko emaitza: ORIXENEGUA.mp3

Marrazketako ikasleak Bilboko Arte Ederren museoan

 

Batxilergoko 1.mailako Marrazketa Artistikoko ikasleekin, Bilboko Arte Ederren Museora joan gara, Begirada Gurutzatuak programan parte hartzeko. Bertan, Ibon Garagarza eta Mertxe Periz artisten eskutik, aukeratutako arte lan batzuei jarraituz, komentatutako ibilbidea egin dugu eta atsedenaldi baten ostean, ikusitakoaz hausnartzeko sormen tailerra egin dugu. Tailer horretan, materiala ezberdinekin esperimentatzeko aukera izan dugu, bikoteka eta lan egiteko askatasun osoa edukiz. Bukaeran egindako lanak aurkeztu eta denon artean komentatzeko parada izan dugu. Jarduera honen bidez, ikasleek museo bateko lanak nola antolatzen diren ikasi dute, baita ezagutza tekniko eta historikoetaz harago eta norberaren begiradaz baliatuz, artelanetaz ere ikasi eta disfrutatu daitekeela. Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.

AESLEME elkartearen hitzaldia: Gerta Dakizuke

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta Bizkarrezur Muineko Lesioak Ikertzeko Elkarteak (AESLEME) garatu duten “Zuri ere gerta dakizuke” programari esker hitzaldi bat izan dute aste honetan batxilergoko lehen mailako ikasleek. Honen helburua, bizkarrezur-muineko eta garuneko lesioak saihestea eta gazteak arriskuez eta istripuek eragin dezaketen ondorio larriez kontzientziatzea da.

Bizkarrezurraren egitura, zatiak eta funtzionamenduari buruz hitz eginez hasi dute hitzaldia. Ondoren, errepidean ibiltzen garenean hartu beharreko segurtasun neurri eta arretaz aritu dira. Azkenik istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa izan duten pertsonen testigantza entzun ahal izan dute bertatik bertara (Alaitz Arbilla eta Ibon Muguerza).

ALKOHOLMIK

Otsailaren 14ko astean gure artean izan genuen Iñaki Martiarena "Mattin" marrazkilaria "Alkoholmik" jarduera burutzen DH3ko ikasleekin. Gure buruarekin eta besteekin harremantzeaz gogoeta egitea eta ikasleen sormena bultzatzea izan genuen helburu. "Kultura Eskola" ekimenaren baitan burutu zen. ARGAZKIAK.

 

Elkartrukea

 

Batxilergo 1 eko ikasleak elkartrukean egon dira aste honetan zehar. Iganderarte daude gurean Menen herrialdeko 21 ikasle eta 2 irakasle. Iraunkortasuneko 17 helburuak landu ditugu besteak beste, asko elkarbanatu dugu eta esperientzia ezberdin asko partekatu. Aberasgarria eta ahaztezina benetan!

Bigarrenak geratu gara STARTINNOVA finalean!

2. Batxillergoko SIGISAGAK taldeak ( Aitziber Etxabe, Ane Goikoetxea, Mario Estanga, Miren Aranalde eta Helene Arruebarrena) beraien proiektua oso ongi aurkeztu ondoren 2. Saria lortu du StartInnova lehiaketan . Zorionak Batxi 2ko ikasleei!

TABAKALERARA IRTEERA

Otsailaren 2an, Ikus Entzun ikasgaiko 2 mailako ikasleekin Tabakaleran izan ginen. Irteera honetan, soinua eta "Stopmotion" animazio lantegiak burutu genituen. Trenez hurreratu ginen Donostiaraino. Tabakalerako Ubik liburutegia bisitatu eta sormen prozesuez gozatzeko aukera izan genuen. Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

STARTinnova : ORIXEko ikasleak finalean!

2. Batxillergo SIGISAGAK taldea ( Aitziber Etxabe, Ane Goikoetxea, Mario Estanga, Miren Aranalde eta Helene Arruebarrena) STARTinnova programan finalerako sailkatuak izan dira.

STARTinnova ikasgeletatik jarrera ekintzaileak garatzeko eta sustatzeko asmoz, enpresa, gizarte edo bestelako ekimen-proiektu bat garatzeko beharrezkoak diren metodologia eta tresnei buruzko trebakuntza programa da.

Gipuzkoa mailan 26 ikastetxe eta 160 talde baino gehiagok partu hartu ondoren, otsailaren 23ko finalean 5 proiektu onenen egileek beraien egitasmoak defendatuko dituzte enpresa, hezkuntza eta ekintzailetza arloko epaimahai baten aurrean.

Bejon deizuela!

2021-2027 Erasmus akreditazioa lortu dugu!

Kalitate handiko mugikortasun ekintzak burutzeko finantziazioa hurrengo 7 urteetan.

Impaktu zuzena izango du Orixeko 400 ikasle eta 40 irakasleengan. Inklusibitatea, digitalizazioa eta garapen iraunkorra helburu.  INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.

 

4DBHko ikasleak “Ekonomia eta Zergak” programan

2022-2-3

Sektore publikoaren funtzionamendua eta zergak ezagutzen ari dira "Ekonomia eta Zergak" programaren bidez Ekonomia, Economics eta Ekintzailetza ikasgaiko ikasleak. Sektore publikoaren garrantziaz ohartzea da helburu nagusia.

Gipuzkoako Aldundiak sustaturiko ekimen honetan, euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura lantzen dira, administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko eskaintzen dituen identifikatzen da (zerga-sistemak aberastasuna birbanatzea eta zerbitzu publikoak ematea ahalbidetzen duela nabarmenduz) eta, azkenik, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatzen da.

Ondorengo egunetan ikasleek online plataforma baten bidez landuko dute gaia.

Elkarrizketa saioa: Ta gazteak zer?

Gazteen inguruan hitz egitea bezain garrantzitsua denez gazteei beraiei entzutea, hitza jartzea eta bide batez, ulertuak sentitzea, Jaume Funes aditua, gure ikastetxeko eta herriko nerabe talde batekin solasean aritu da Tolosako Lanbide Heziketa Zentroan. Egungo testuinguruan gazteek dituzten beharren, kezken eta bizipenen inguruko elkarrizketa saio bat egin du.

Ondorengo 4 gaien inguruan aritu dira:

- Nola daude zuen emozioak? Agobiatuta zaudete edo agobiatu egiten zaituzte?

- Agian ongi dago Zer eta nor izan nahi duzun erabakitzen sahiatzea

- Nik ligatzen badut, nik erabakitzen dut

- Nork esan du denak berdinak garela?

EHU- SAIO INFORMATIBOAK

EHU ko hainbat fakultatek saio informatiboak eskainiko dituzte gure Batxilergoko ikasleentzat. Honako hauek dira gure ikasleen interesen arabera egingo diren saioak:

• Zientzia eta Teknologia Fakultatea urtarrilak 17an (on line)

• Gasteizko Letren Fakultatea urtarrilak 18an (on line).

• Psikologia Fakultateak, urtarrilak 19an (on line ikastetxean)

• Gipuzkoako Ingenieritza Eskolak urtarrilak 25ean (ikastetxean)

• Ekonomia eta Enpresa Fakultatea otsailaren 3an (ikastetxean)

• Arkitektura Goi Eskola teknikoa (interesa agertu duten ikasleen egoera moldatuko dira)

• Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea (interesa agertu duten ikaslei materiala grabatua eskaini zaie bideo tutorial formatoan).

ARTISAUTZAKO IRTEERA

 

Abenduaren 16ean, Artisautzako DBH 2. eta 3. mailako ikasleak Alkizako Urmara museoan izan ziren. Irteera honetan, paperaren jatorria ezagutu zuten, papera egiteko erabiltzen diren landare desberdinak bertatik bertara ikusi zituzten eta, paper artisauaren produkzioa eta birziklaketa praktikara eramateko aukera izan zuten. Hotzari aurre eginez, inguru zoragarrian goiza pasatzeko aukera izan genuen. Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN.

 

IV. IKASENPRESA AZOKA

2021-12-22

Gure ikasleak Tolosaldea LHko ikasleak sortzen ari diren enpresak ikusteko Barne Azoka batean parte hartu dute. DBH 4ko ikasle batzuk, Batxi 1 eta Batxi 2 Zientzietako ikasle denak joan dira erakusketa hau ikustera.

Ikasleek azoka ikusi, proeiktuak aztertu eta bertako ikasleei entzuteko aukera izan dute. Postu ezberdinetan antolatu dira eta guztira 24 postu bisitatu ditugu, ziklo ezberdinetakoak denak ere.

 

ATZERRIAN HIZKUNTZA IKASTEKO BEKA

2021-12-16

Atzerrian hizkuntza ikasteko bekaren behin behineko ebazpena argitaratu da. Ikasleek ikusi ahal izango dute onartuak izan diren edo ez.

Horrez gain, erreklamazioak egiteko epea ere gaur bertan irekitzen da. Ondorengo orientazio - bilerak noiz izango diren ere bertan argitaratuko da eta , webgune honetan daukazue edo izango duzue informazio osoa.

GIZA-GIZARTEKO IKASLEEN IRTEERA

Azaroaren 17an giza- gizarteko batxilergoko ikasleak irteerara joan ziren. Eunateko tenplu erromanikoaGaresko erdi aroko herria eta Andelos-eko hiri erromatarraren aztarnak ezagutzeko aukera izan zuten. Eguraldi on eta hotza lagun izan genuen. 

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

 

MIREN GORROTXATEGI IDAZLEA INSTITUTUAN

Ebaluazioa amaitzearekin batera, arnasalditxo bat beti dator ondo, eta are gehiago horrelako aukera paregabe batekin. Denbora gutxian Madagaskargo irla batetik Euskal Herriko jende askoren ahotan ibiltzera igaro zen pertsona batek bisitatu gintuen: Miren Gorrotxategik.

Lehenik, azpeitiar idazleak bere bizitzari buruz hitz egin zigun. Ume bat zelarik, Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolan ikasten zuen eta bertan, ikasle askoren harridurarako, Urruzuno Literatur Lehiaketa irabazi zuen Herio izeneko olerki batekin.

Ondoren, itzulpengintzan lizentziatu zen Bartzelonan. Titulu hori baliatuz itzulpengintza enpresa batean sartu zen, non literaturako klasiko handiak itzultzeko itxaropena zuen, baina azkenean, bere etsipenerako dokumentuak bakarrik itzultzen amaitu zuen.

Esperientzia horren ondoren, literaturatik dezente urrundu zen eta EPIC Racing (Epsilon) eskuderian hasi zen lanean. Hala ere, enpresak porrot egin zuen eta, lehen aipatu bezala, Madagaskarrera joan zen.

Bertan, urpekari lanetan ibili zen bi urtez. 2 urte horietan berriro idazten hasi zen eta, 2015ean, Ondarroatik dei bat jaso zuen, aurkeztu zuen proiektuak Zubikarai beka irabazi baitzuen. Urte bat geroago, bere lana argitaratu zuten: 33 Ezkil, bere gelako horman paper zatiak aurrera eta atzera mugituz idatzi zuen istorioa. Hainbeste itzuliren ostean, Miren literatur mundura itzuli zen.

Hala ere, berri onak ez ziren hor amaitu, izan ere, bere liburuan oinarritutako film bat egin nahi zutela esan zioten. Horrela, 2020ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen Hil Kanpaiak filma. Hark adierazi zigun moduan, aktoreren bat edo beste ez zen berak liburua idazterakoan irudikatu zuen bezalakoa, baina, aldi berean, Euskal Herriko aktore ezagunenetako batzuk filmean ateratzeak poztu zuen.

Azkenik, idaztera bultzatu gintuen entzuleok. Eta ziur nago, horrelako istorio bat entzunda, baten bati piztu zitzaola noizbait itzali zitzaion idazle grina. Edo, are gehiago, lehen aldiz piztu zitzaiola grina.

1. BATXILERGOKO IKASLEAK UZTURREN

1.batxilerreko biologia eta geologiako ikasleak Uzturreko flora, fauna eta geologia bertatik bertara ikusteko irteera egin genuen. Eguraldi ederra eta giro onean Miserikordia ospital zaharrera iritsi eta bertan inguruko landare, egitura geologiko eta animalien adierazle diren argazkiak atera genituen, ondoren albun bat sortzeko.

ORIXE BHI-KO IKASLEAK BELDUR BARIK LEHIAKETAN!!!

Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko.

Orixe BHI-ko DBH-3.mailako ikasleek parte hartu dute "ALDATZEKO GARAIA" lanarekin. Balio Etikoetako klasean proposatu zitzaien gai hau jorratzea eta lehiaketa honetan parte hartzeko ikus-entzuneko proiektu bat egitea. Ikasleak gogotsu ibili dira lanean eta lan ederra egin dute. 

Parte-hartzearen saria, herri-bozketan boto gehien lortu dituen lanari emango zaio, baldin eta lan horrek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatutakoen artean badago.

Gure aportazioa egiteko, Beldur Barik webgunean egingo den herri-bozketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bozketa, azaroaren 13etik 14ra gauzatuko da.

Beraz, ikusi bideoa, gozatu, zabaldu eta herri-bozketan hartzera animatu!

Aupa Orixeko ikasleak!! Lan bikaina egin duzue!

 

 

ORIXE- SINT ALOYSIUS IKASLE ELKARTRUKEA

2021/10/29

Orixeko BATXI 1-eko 23 ikasle, urriaren 22tik 29ra Belgikako Menem herrian daude ikastetxeen arteko elkartrukean.

2017n hasi ziren Orixe eta Menem-eko Sint Aloysius ikastetxearekin batera elkartrukeko programa honekin. Hala ere, covid-19a dela eta azken bi urteetan ez da elkartrukerik egin. Elkartrukearen gaia “GLOCAL: from global to local” da. Bertan, mundu mailako eta bertako arazoak aztertzeko helburua du.

Hasteko, ikasleen aukeraketa eta parekatze prozesua egin dira. 23 ikasle hauek hautatuak izan dira, binaka ingurumenaren inguruan aurkezpen bat egin ondoren. Ikasleez gain, Orixetik 2 irakasleak joan dira hara.

Elkartruke honen helburua ikasleek ingelesa lantzea eta kultura berriak ezagutzea da. Horrez gain, hango ohitura egokiak (ingurumenari begira) hemen aplikatzea. Beraz, bertan egiten dituzten ekintza guztiak agenda 30arekin lotutako GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUEKIN lotuta egon dira. Irteera ezberdinak egin dituzte: Gallo Recycling izeneko erakunde bat bisitatu, inguruko herriak ezagutu, ingurumenari lotutako tailerrak egin...

 

Momentu honetan, bertan daude Orixeko ikasleak, itzultzen direnean han egindako ekintzen berri emango dizuegu.

THE NEW BUILDING IN ORIXE

2021/10/29

They’re going to tear down the old building of Orixe to build a new one.

On the last day of June, some teachers retired and at the same time we said goodbye to the old building. Teachers sang “bertsos” in the farewell. Watch full video here.

“Izkina hontatik ikusten zaitut

Orixe eraikin zaharra

Berriztatzean hartuko duzu

Itsura berri ederra

Gaurkoan aldiz goza ezazu oroimenaren irrifarra

Bi mila eta hogehitabateko jubilatuen agurra”

All the courses used to fit in two buildings, but one of them is going to be demolished and replaced with a new building. While they build the new one, they’ve moved the students that do not fit in Orixe to other places, and made a provisional one. Some are in Samaniego, others in Tolosaldea and Paper Eskola, the ones left are in the new provisional building as well.

 

At last, in the summer of 2021 they started building the provisional building on the upper football field and DBH4 students and teachers could finally move to the new building.

We are all looking forward to enjoying the brand new building soon.
 

ZUMAIAKO FLYSCHERA IRTEERA

2021/10/26

Orixeko 4. dbh-ko ikasleek irteera egin zuten urriaren 5ean Zumaiako Flyscha bisitatzera.

Argazki denak ikusteko klikatu HEMEN.

ORIXEKO GELA INDARTSUENAK

2021/10/21

Ikasturte honetan konkretuki Iraileko 3. astean, Orixe ikastetxeko 1 , 2 eta 3. mailako ikasleek herri kirolak egin zituzten. Uzturpeko frontoiean izan zen lehiaketa eta lokotxak, txingak, zaku karrera eta sokatira egin zituzten.

Ekintza hau ikasleen artean harremana hobetzeko helburuarekin egin zen. Aurretik aipatutako probak egin ahala, irakasleek puntuak jaso zituzten. 1. mailan 1.B gelako ikasleak atera ziren garaile, 2.goan 2.D gelakoak eta 3. mailan 3.A gelakoek irabazi zuten.

Egunean behin

2021/10/20

Egunean Behin lehiaketa bat da eta Orixeko ikasle zein irakasleok parte hartzeko aukera dugu. 10 galdera erantzun behar dituzu egunero , jokoa bukatzean lehenen postuan dagoen irakaslea edo ikasleak sari bat lortuko du. Edozein gailu elektronikoetan jolastu daiteke aplikazio batean sartuz eta hortik bertatik eguneroko galderak erantzunez. Beraz, edozein lekuetan ibili zaitezke baina egunean behin eta irailak 27tik abenduak 12ra arte bakarrik. Gazteek, sare sozialetan euskara gehiago erabiltzeko eta euskararen erabilera sustatzeko asmoz sortu zuten.

Irakasleen gakoa 3EF4A5 da eta ikasleen gakoa F3773E da. Gako horiekin parte har dezakezu lehian.

Sartu lehian eta animatu zaitez, ez dezagun euskara galdu. Goazen!!!

AITON-AMON OLIMPIADAK

2021-10-18

Mugi Tolosa, adin desberdinetako pertsonak astero elkartzen dituen ekimen bat da, aiton-amonak alaitu eta entretenitzeko aukera paregabea. Horri esker, aiton-amonak mugitzeaz gain denbora tarte eder bat pasatzen dute adin desberdineko pertsonak lagun dituztela. Tolosako erdigunean zehar hainbat ibilbide egiten dituzte eta aldian behin, ekintza bereziak; esate baterako, irailaren 29koa.

Irailaren 29-an, lehenengo saioa izanik, Orixeko Community Managerreko ikasleen txanda izan zen. 5 ikasle elkartu ziren mugi Tolosako aiton-amonekin momentu eder bat pasatu eta ekimenaren hasieraren berri emateko. Bertara Donostiatik bizikleta elektrikoak ekarri zituzten. Batzuk aurrean eserlekuak zituzten aiton-amonak gazteekin paseatzeko. Beste batzuk aldiz, bakarkakoak ziren aurretik bidea markatzeko .

Ekimen hau urritik ekainera bitartean egiten da, oporraldiak errespetatuz. Orixeko DBH3-ko ikasleak, talde txikietan bertan izango gara.

ANIMATU ZAITEZ!

Eusle: Galtzaundi

2021/10/18

Galtzaundi elkartearen helburua euskara gehiago erabiltzea da.Tolosan sortu zen 1991kean. Kike Amonarriz, MIkel Artola, Amaia Goikoetxea, Maite Asensio, Jone Garmendia, Uxoa Elustondo, Jone Arrospide, Ane Izagirre, Artz Azurmendi, Nagore Arin eta Garikoitz Goikoetxeak sortu zuten elkarte hau.

2021eko urriaren 5ean, Galtzaundi elkarteko kide bat etorri zen Orixera Eusle proiektua aurkeztera . Zer da EUSLE proiektua ? Eusle proiektua, Euskara bultzatzeko proiektu zirraragarri bat da. Klaseko lau pertsona aukeratu behar ditugu, eta hilabetez euskaraz bakarrik hitz egingo diogu elkarri. Eskola sartzen garenetik atera arte.

Proiektuaren lehen astea, urriaren 18tik 21era izango da. Animatu zaitez eta saiatu hitz egiten. Interesgarria izan daiteke, baina ez barrerik egin saiatzen ari denari.

ERASMUS AKREDITAZIOA 2021-2027

2021-10-05

Erasmus+ akreditazioak eskatzeko deialdia argitaratu da. Deialdi honek proiektu bakar batean hurrengo 7 urteetan ikastetxeak Europan zehar egin nahi dituen ikasle zein irakasleentzako mugikortasunak eskeintzea du helburu. Erasmus+ Batzordeak akreditazioa eskatzera bi arrazoiengatik animatu da batipat, batetik ORIXE BHI-ko ibilbidearen jarraipen logikoa zela ikusten genuelako eta bestetik hurrengo urteetan gure proiektuak garatu eta ikasle zein irakasleei mugikortasun gehiago eskaintzea delako gure helburua. Horregatik, batzorde hau lanean dabil eskaera aurkezteko urriaren 19a baino lehen.

Guraso eskola

2021/9/28

Guraso Eskolan parte hartzeko izen emate epea irekita dago datorren urriak 4 bitarte.

Izen emate informazio guztia lotura honetan duzue:  GURASO ESKOLA

 

 

 

 

#KulturaEskola programa

DBH4ko ikasleek Gerra Zibilean errepresaliatutako emakumeek jasandako giza eskubideen urraketak ikertu dituzte #KulturaEskola programari esker. Hona hemen Community Manager Workshop ikasgaiko ikasleek ARANZADI Zientzia Elkarteko ikerlariei landutakoaren inguruan egindako elkarrizketa.

https://youtu.be/WHBELA7PumA

DBH4ko Leire Salaberria ikasleari ere elkarrizketa egin diote. Berak @aranzadi zientzia elkartearen #KulturaEskola egitasmoan parte hartu du eta landu eta ikasitakoaren berri eman digu.

https://youtu.be/kY7EgokHpmA

Playing with Remarkable Women of All Time

3. Ebaluazioan DBH1eko ikasleek “Playing with Remarkable Women of All Time” diziplina arteko proiektua gauzatu dute. Ingeleseko eta teknologiako ikasgaietan historiako emakume esanguratsuak landu eta mahai joko bat diseinatu eta eraiki dute. Joko hauek Felix Baltistan Fundazioaren bitartez Pakistango Baltistan eskualdera bidaliko dira eta hango ikasleek Winter Campsetan (udalekuak) haiekin jolasteko aukera izango dute, euren hezkuntzari bultzada emanez.

Jokoak entregatzeko ekitaldian luxuzko gonbidatuak izan genituen; Baltistan Fundazioaren presidente eta arima izandako Jose Manuel Ruiz, gaur egungo presidentea den Pedro Ibarra eta fundazioko sortzaile eta kide den Alberto Iñurrategi mendizale ospetsua. Besteak beste, Baltistan eskualdean eta Hushe bailaran nesken eskolaratzea eta emakumeen ahalduntzean egiten duten lanaren berri eman ziguten, gure ikasleek beste toki bateko errealitatea zein den ezagutzeko oso baliagarria izan zelarik.

 

Bizilabe: Inscripción para el curso 2021-22

Bizilabe Tolosaldea: Abierto el plazo de inscripción para las actividades científicas Bizilabe Tolosaldea para el curso 2021-2022. Podeís consultar toda  la información en su WEB.

 

EA2030-UDAL BATZARRA

Maiatzaren 26an, EA2030 proiektuak Herrian duen proiekzio-lana amaitu egin genuen Udal Batzarra eginez. Udaletxean, bai Orixeko ordezkariak bai beste eskoletakoak, egindako lanaren emaitza mahaigaineratu zuten. Ekonomia Zirkularra irizpide hartuta: herrian behatutakoak, ateratako ondorioak, hartutako konpromisoak eta Udalerako proposamenak aztertu ziren. Alkatesak gazteen lana eskertu zuen, baita ere, datorren urterako 15. GIHrekin lotutako BASOA gaiaren bueltan lan egitera animatu ere. Beraz, ZORIONAK eta segi lanean!   "Denon artean hobeto bizitzeko helburuak lortuko ditugu!"     ARGAZKIAK IKUSI

LATINEKO PROIEKTUAK

Aurten ere Batxilergo I eko Latineko ikasleek azken ebaluazioko proiektuak garatu dituzte. Izan ere, Latin ikasgaian urtean zehar landutako eduki guztia oinarritzat hartuz, "MAHAI JOKUAK" sortu dituzte. Ekimen honen bitartez sormena, jakintza eta alderdi ludikoa bateratu dituzte.

Hemen dituzue sortutako jokuen argazkiak: LudimusLatin maniaMonopoliusOlimpusSolis horaThroniAd libertatemPer Tolosam, Idefix.

PLASTIKAKO STOP MOTION PROIEKTUA

Orixeko ikasleek sormena pil-pilean dutela argi erakutsi digute Plastikako ikasgaian landutako Stop Motion honekin:

1.Batxikoen kantikoak

20/21 ikasturtean Orixe BHI-ko Batxilergoko 1.mailako Musikako ikasleek sortutako melodia-harmoniotsuak "obstinato" batean oinarrituta (errepikatzen den sekuentzi bat) entzun dezakezue ondorengo bideoan:

 

MURAL TAILERRA

Orixeko 4 DBHko plastikako ikasleak MURAL bat egiteko TAILER batean ari dira parte hartzen, Tolosako GKO ko Garikoitzekin. Aste honetan hasi dituzte lehen saioak. Artista gonbidatu bat ere izan dute, Xabier Anunzibai muralgilea, bere ibilbide profesionalari buruz aritu zaie hizketan.  ARGAZKIAK IKUSI

Matematikaren Nazioarteko eguna eta Pi eguna Orixen

Martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko eguna da 2019ko azarotik. Egun hau aukeratu izanak badu bere arrazoia, hain zuzen ere, Martxoaren 14an, Pi eguna ospatzen baita. 2009. urtean, Obama presidenteak, martxoaren 14a π zenbakiaren Nazioarteko egun ofiziala aldarrikatu zuen. Larry Shaw fisikari Estatubatuarrari bururatu zitzaion ideia, Estatu Batuetan martxoaren 14a, 3/14 idazten delako eta π zenbakiaren lehenengo hiru zifrak osatzen dutelako. Gainera, euskaraz ere, gaztelaniaz ez bezala, orden berean idazten dugu data hori. Guk ere, Orixen, egun honi garrantzia eman nahi izan diogu eta jarduera desberdinak antolatu ditugu. Martxoaren 14a igandea zenez, aurreko ostiralera aurreratu ditugu jarduerak. Alde batetik, saio batean DBHko ikasle guztiek eta tokatzen zitzaien irakaslearen laguntzaz Pi zenbakiaren inguruko datuak eta kuriositateak topatu eta ikusi dituzte. Bestetik, Matematikako saio batean ikasleek Pi zenbakiarekin loturiko jarduerak egin dituzte. Eta azkenik, Pi marrazki lehiaketa bat antolatu zen.

Pi marrazki lehiaketa

Marrazki lehiaketa honetan, DBH1 eta 2ko 20 bat ikaslek parte hartu dute. Plastika mintegiko kideek baloratu dituzte ikasleen artelanak. Ikusita ikasle guztiak DBH1 eta 2koak izan direla, sari banaketa aldatu dugu. Irabazleak 30€ko bale bat izango du liburudenda batean gastatzeko, bigarrenak 20€koa eta hirugarrenak 10€koa. 1.saria DBH1eko Malen Dominguez eta Maren Viterok ilortu dute. Zerua oso originala delako eta gainera modu dinamikoan Pi-ren ikurra txertatu duelako. Gainera, koloretako zipriztinak bizitasuna ematen dio. 2.saria DBH2ko Nora Pirisentzat izan da. Marrazkiak ongi islatzen du hiri bateko gauaren atmosfera. Gainera, zerua teknikoki ongi egina eta zainduta dago. 3.saria Intza Eguesek jaso du. Eraikinetako argiek eta inguruan dauden kolore laranjek, bizitza duen hiri bat islatzen dute eta marrazkiari nortasuna ematen diote. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta irakasle guztiei.

 

TOLOSALDEAKO LANBIDE AZOKA

2021-04-23

Tolosaldean Lanbide Heziketa zikloak eskaintzen dituzten ikastetxeek azoka antolatu zuten ostiralean, 09:00etatik 14:00etara Trianguloan.  4. DBH eta 2.BATXILERGOko zenbait ikasle bertan izan ziren zuzeneko infomazioa jasotzen. IKUSI ARGAZKIAK.

EGUNEAN BEHIN LEHIAKETA

EGUNEAN BEHIN euskarazko jokoan parte hartzeko taldeak sortu genituen 3. eta 4. DBHn eta 1. eta 2. Batxilergoko mailetan. Martxoko lehen astean proba moduan egin bagenuen ere, ondorengo hiru asteetan, talde bakoitzeko irabazleak saria, hamaiketako edo gosari baterako balea jasotzeko aukera izan du. ZORIONAK irabazle guztiei!!!!!  ARGAZKIAK IKUSI.

 

TOLOSAKO ALDE ZAHARREAN “ALTXORRAREN BILA”

 

Biologia eta ingeles mintegiak antolatuta DBH1eko ikasleak Tolosako alde zaharrean dauden harri eta monumentuak ezagutu eta aztertu zituzten pasa den astean. Tolosaldepedia proiekturako ginkana edo “altxorrraren bila” moduan ikasleak talde kooperatiboetan banatuta, Tolosako alde zaharrean dauden eraikinetan aurki daitezkeen harri mota desberdinak aztertu zituzten. Azken helburua Txikipedian Tolosako alde zaharreko harrien inguruko artikulua idaztea da. Gainera Tolosako alde zaharreko eraikin askoren argazkiak falta dira Txikipedian, beraz haiei argazkiak ateratzen ere aritu ziren. Guzti hori mugikorretan instalatuta zuten ibilbidearen jarraibideak ingelesez entzunez egin zuten. Ondorioz haien ingeles ezagutza eta orientazio gaitasuna frogatu zituzten. Eskatutakoa osatu ostean altxorra ere jaso zuten. Goiz bikaina pasa genuen eguraldi eguzkitsuak lagunduta!  ARGAZKIAK IKUSI

EA-2030-URAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoren 22an, URAREN NAZIOARTEKO EGUNA izan zen. Nazioarteak izendatuta dituen egun hauek Garapen iraunkorreko helburuekin duten lotura aprobetxatuz, Orixe BHIko 3.DBHko ikasleak Oria ibaiaren bazterrak garbitzen aritu dira gaur Tolosako Ingurumen Zentroak antolatutako ekimenarekin bat eginez. Horrela gaurkoan ibaia garbixeago geratu da eta guk kontzientzia hartu dugu. ARGAZKIAK IKUSI

Hi gazte! lehiaketa

Martxoaren 17an DBH3-ko Artisautzako eta DBH4-ko Plastikako ikasleak eta irakasleak, Zarautzeko Modelo antzokira joan ginen, Hi gazte! lehiaketaren lehen tailerrean parte hartzeko. Bertan Ilargi eta Iholdi sortzaile, abeslari eta aktoreekin saioa egiteko eta sormen munduaren inguruan ikasteko aukera izan genuen. Apirilean bigarren saio bat izango dugu. IKUSI ARGAZKI GEHIAGO.

ATERA ZURE BARNEAN DUZUN ARTISTA!!

2021-03-03

Martxoaren 14an Pi eguna eta Matematikaren Nazioarteko eguna ospatzen dira eta ikastetxeak marrazketa lehiaketa bat antolatu du. Informazioa emailez iritsi bazaizue ere, Azpian dituzuen loturetan daude lehiaketaren oinarriak:

DBH 1 eta 2ko ikasleentzako oinarriak
DBH 3 eta 4ko ikasleentzako oinarriak
• Batxilergoko ikasleren batek parte hartu nahiko balu, DBH3-4koekin batera parte hartuko du.

Martxoaren 12a izango da artelana entregatzeko azken eguna.

ANIMATU PARTE HARTZERA!!

Batxilergoko ikasleek STARTinnova ekitaldia online jarraitu zuten zuzenean

2021/02/26

Otsailaren 25ean ospatu zen STARTinnova ekitaldia online izan zen aurtengoan. 2. batxilergoko Administrazio eta Kudeaketa Oinarriak ikasgaiko ikasleek eta Batxilergoko 1. mailako Ekonomiako ikasle batzuk zuzenean jarraitu ahal izan zuten ekitaldia. 2. mailako ikasleek, ikasturtean zehar enpresa ideia bat eratu behar izan dute, arlo ezberdinak garatu dituzte Canvas metodoa erabiliaz eta STARTinnova lehiaketan parte hartu dute. Proiektuaren helburua ikasleen artean ekintzailetasuna sustatzea da. Online ekitaldian euren kategorian finalista izan diren taldeen defentsak ikusi ahal izan dituzte.

"IÑURRATEGI ANAIAK" liburuaren aurkezpena

2021-02-11

Asteazkenean DBH3ko ikasleek Ramon Olasagastiren eskutik bere azken liburuaren aurkezpen saio bikaina entzuteko aukera izan zuten. Iñurrategi anaiak nortzuk diren, Baltistan Fundazioak zein helburu dituen eta komiki baten sortze prozesua nola den azaldu zien besteak beste. 3. Ebaluaketan liburua irakurriko dutenez ez zien ordea spoilerrik egin.  Ondoren DBH2ko ikasle batzuk bera elkarrizketatzeko aukera izan zuten. Honela bere kazetari, itzultzaile eta idazle ibilbidearen inguruan ere hitz egin zigun. ARGAZKIAK IKUSI.

ETORKIZUNEKO IKASKETAK

2021-01-29

Bigarren ebaluaketa bukatzear dago eta ikasleei batxilergoa amaituta egin ditzaketen ikasketen berri ematen hasiak gara jada. Dagoeneko hitzaldi batzuk antolatu dira eskolan bertan, esaterako, hilak 12an, Enpresa eta Ekonomia ikasketen berri eman zen eta ostegunean, hilak 28an, Ingeneritza ikasketen berri emango zaie. Horrez gain, aurten EHUko azoka informatiboak online egingo dituzte ikasleek.

Uxue Alberdiren hitzaldia

2021-01-22

Gaurkoan Uxue Alberdi euskal idazle eta bertsolaria gurean izateko zortea izan dugu. Elgoibartarrak bere azken liburuaren inguruan jardun du nagusiki. Hitzaldiaren hasieran, bi ikaslek elgoibartarraren aurkezpen objektibo bat egin dute, honen lanak, hauei esker lortutako sariak eta bere ibilbide profesionala azalduz. Ondoren, bere buruaren aurkezpen subjektibo bat egin du Alberdik, askorentzat hunkigarri suertatu dena. Sarrera honekin amaituta, Dendaostekoak liburuaren inguruan aritu gara, berarentzat liburu hau beste erronka bat izan dela aipatu digu, euskal literaturan ez baita asko ikusten estilo honetako lanik (kronika literarioa). Horrez gain, liburua idaztean zertan oinarritu zen kontatu digu, bere amak eta izebak (narratzaileak) proiektuaren aurrean izan zuten jarrera, azalaren zergatia... Gainera, gure galderak eta zalantzak ere erantzun ditu. Hitzaldi oso interesgarria izan da, berak liburua idazterakoan zuen helburua transmititu digu, liburu baten atzean idazleak zenbaterainoko sormena izan behar duen eta horretarako egin behar duen lana zenbaterainokoa den ere azaldu digu. Argazki gehiago

2021-2023 Erasmus+ KA101

Irakasleen formakuntza

Orixe BHI-k Erasmus+ KA101 programan parte hartuko du, Bide Berri 3.Orixe+ proiektuarekin. Ia 1000 eskaera aurkeztu dira eta horietatik 600 inguru hautatu dira, horien artean gurea.

ORIXEko HEMEROTEKA

2020/12/18

Iada abian da IRAKURLEAREN KABIKO ekimen berria: ORIXEKO HEMEROTEKA sortu dugu. Gure ikasleek egunkarietan irakurtzen dituzten artikuluen edo era guztietako testuen laburpentxoen bilduma osatuko dugu. Jasoketa eta argitaratzea ebaluazio bakoitzaren amaieran egingo da. Parte hartzen duten ikasleen artean zozketa egingo da eta sari bat irabazteko aukera izango dute.

AESLEME-ren HITZALDIA

2020-12-04

AESLEME-k (Bizkar-muinen Lesioduenen elkartea) hitzaldia eskaini die Batxilergo 1mailako ikasleei, "Gerta dakizuke" programaren barruan. Bertan arrisku egoerez eta istripuek bizkar-muinean sor ditzaketen ondorioak lantzen dituzte. Egoera horiei nola aurre hartu ere azaldu diete.  

 

EUSKARAREN EGUNA

2020-12-03

Honela ospatuko dugu ABENDUAREN 3a, EUSKARAREN EGUNA Orixen.
 
DBH 1. 2. eta ZIG gelako ikasleek TRIBUAREN BERBEN artean JOLAS GAITEZEN EUSKARAREKIN!! sekuentzia jarraitzeko aukera izango dute. Sekuentzia honen helburu nagusia euskararekin jolastuz gozatzea izango da. Izan ere, guztiaren oinarrian hizkuntzaren alderdirik jostagarrienak izango baitituzte.
Bestalde, DBH 3. eta 4. mailetan UEMAko Unitate Didaktikoak eskeiniko dira eta hauen bitartez, euskaraz bizitzeak mundura zabaltzeko aukera ugari ematen dituela nabarmenduko da eta eraberean kultura aniztasuna landuko da.
Batxilergoko ikasleek UEMAko saioak jasotzen ari dira aste honetan eta, Batxilergoko lehen mailako ikasleak OREINA filma izango dute ikusgai.

UEMA SAIOAK

2020-12-01

2. Batxilergoko ikasleek Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) eskaintzen dituen saioak jasotzen ari dira aste honetan eta hurrengoan. Tolosaldea euskararen arnasgune den aldetik, ikasleak sentsibilizazio honetan murgiltzen ari dira euskal hiztun aktibo eta ahaldun izan daitezen. Halaber, saio hauetan soziolinguistikaz jarduten ari dira eta talde lanean nahiz azalpenetan aktiboki eta gogoz ari dira.

 

Elkartasun Krosa XXIII: Guk ere parte hartuko dugu!

Aste honetan aurkeztu da 2020ko San Silbestre eguneko XXIII. Elkartasun krosa. Aurten berezia izango da, parte hartu nahi duenak nahikoa izango du abenduaren 20a baino lehen argazki bat korrika bidaltzea helbide honetara:

 elkartasunkrosasamaniegorixe@gmail.com

Ahal dela aurreko urteetako kroseko kamiseta jantzita egin ezazue eta argazkia bidaltzerakoan partaideetako baten izen abizenak jar itzazue, horrela bono baten zozketan parte hartu ahal izango duzue.

Asteazkeneko prentsaurrekoan azaldu zen bezala (Elkartasun-krosa XXIII bideoa), Bibliomula proiektuarekin bat eginez jarraitzen du elkartasun krosak, baina aurten ezin izango denez hartarako diru bilketarik egin, aurten ohiko laguntzaileen jarduerari laguntza sinboliko bat eman nahiko zaie bonoen bitartez. 

Guk ere parte hartuko dugu! Eta ZUEK???

EUSKARALDIA 2020

GEHIAGO, GEHIAGOREKIN , GEHIAGOTAN 

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza ohiturak astintzeko prest gara Orixen ere!!!!

ORIXEKO baheketa masiboan positiborik EZ

2020-11-6

2020ko azaroaren 2an baheketa masiboa egin zen Orixe BHIn. DBHko ikasle guztiak eta ikastetxeko irakasle guztiak izan ziren deituak astelehen arratsaldean Orixeko gimnasiora. 

Frogak jangelan egin ziren eta deitutako ikasle gehienak bertaratu ziren (2., 3. eta 4. mailan hainbat ikasle konfinatu zegoen edota PCRak egin berri; horiek ez zuten etorri beharrik).

Egunotan norbanako emaitzak jaso ondoren, atzo ESIkoek emaitza orokorren berri eman zioten zuzendaritzari. Emaitza esanguratsuena: Orixeko baheketa masiboan EZ zen positibo bat bera ere identifikatu!

Zorionak ikas-komunitate guztiari egindako lanarengatik eta ez dezagun ahaztu ESIkoen balorazioan ematen diguten aholkua: Orain arte bezala, prebentzio neurriak zorrotz betetzen jarraitzeaz gain, egoeraren larritasunaz eta prebentzio neurrien garrantziaz denok jabetu gaitezen, PREBENTZIORAKO HEZIKETA da gakoa!

ORIENTAZIOA BATXILERGO 2 MAILAN

 

Aste honetan zehar orientatzailea Batxilergo 2. mailan gelaz gela pasatu da ordubeteko saioa eskainiz. Bertan, EHU unibertsitateko informazioa emateaz gain, gainerako unibertsitateen informazioa ere azaldu zaie. USE egiteko datak eta aurrematrikula datak ere jakinarazi zaie ikasleei. Hots, honi loturiko oraingoz dugun informazioa jakinarazi zaie.

Dena den, lehen kontaktu bat izan da eta gainetiko informazioa eman zaie oraingoz. Moodle ikastaroan eskegi da informazio guztia eta etxean beraiekin ikustea ere ondo legoke.

DBH1EKO IKASLEAK ELKAR HOBETO EZAGUTZEN

Orixe News Hunters taldea - CWS-DBH3

Aurten, Covid19a dela eta, Bertitzera joan beharrean, beste ekintza batzuk antolatu ditu ikastetxeak DBH1ekoentzat.

Covid-19a dela eta, bertan behera geratu zen urtero egiten den Bertitzerako irteera. Beraz, osasun neurriak errespetatuz, hainbat ekintza egin dituzte iraila eta urrian zehar DBH 1-eko ikasleek elkar hobeto ezagutzeko. Pasa den astean adibidez, bi taldetan banatu ziren. Alde batetik, DBH 1B-ko eta D-ko ikasleak mendira joan ziren eta bestetik A eta C-ko ikasleak ikastetxean geratu ziren.

Osasun sailaren leku irikietan ibiltzearen gomendioari jarraiki, mendi buelta egitea erabaki zen. Jende kopurua gutxitzeko, 2 taldetan banatu ziren ikasleak. 1B taldekoak Leaburura joan ziren eta 1D-koak, berriz, Urkizura. Biak goizeko 09:00etan abiatu ziren eta bertan ekintza desberdinak egin zituzten, hala nola, hango frontoiaz eta plazaz disfrutatea. Eguerdi aldera bueltatu ziren bi taldeak.

A eta C taldeek berriz institutuan bertan antolatu zuten beraien jaia, futbol zelaiko horma pintatzen eta beraien gorputzak dantzan jartzen. A gela horma margotzen hasi zen 2. eta 3. orduetan eta C-koak, berriz, dantzan. Horma oso polita ari zen geratzen eta azken puntua emateko, azkeneko bi orduetan, ardurak trukatu zituzten eta C gelak pareta pintatzen jarraitu zuen eta A-koak dantzan. A taldeak koreografia polita osatu zuen. Goiz ederra igaro zuten eta elkar ezagutzeko aukera ederra izan zen. ARGAZKIAK IKUSI

ERASMUS+ SOLIDARIOA

 

 

Hezkuntzatik  gazteentzako Europar Batasuneko programen inguruko informazioa jaso ondoren, hitzaldi bat antolatu da Batxilergoan interesa zuten ikasleekin. Tolosaldean eta Paper Eskolan izan da online hitzaldi hau eta ikasleak gustura atera dira jasotako informazioarekin . Ondorengo loturetan ikus dezakezue informazioa:  

 

https://europa.eu/youth/solidarity_es

https://www.gazteaukera.euskadi.eus/programas-union-europea/

Beldur barik - lehiaketa

Orientabidea

 

Marijo idazkariari agurra

Gaur Marijo idazkariaren azken eguna izan da lanean eta ikastetxeko langileek eta ikasleek urte guzti hauetan egin duen lan bikaina eskertzeko agurra egin diogu.

Mila esker Marijo egindako lan guztiagatik eta hainbeste pertsonei (irakasle, ikasle, zuzendaritzako kideei, atezainei, garbitzaileei...) eskeinitako guztiagatik.

Beldur barik formazioa

 

 

Datorren astean zehar, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Beldur barik formazioa  izango  dute Tolosako Udal Musika Eskolan goizeko 8:00etatik 12:00etara. Egutegia:

  • 1A taldea:  urriak 5, astelehena 
  • 1B taldea:  urriak 6, asteartea
  • 1D taldea:  urriak 7, asteazkena
  • 1E taldea:  urriak 8, osteguna

#RodariEtxezEtxe

Pasa den urriaren 23an 100 urte bete ziren Gianni Rodari fantasiaren maisua jaio zela. XX. mendeak eman duen idazle nagusienetako bat da Rodari eta Liburuaren eguna aitzakia hartuta omenaldi xume bat egin nahi izan diogu. #RodariEtxezEtxe ekimena sortu dugu. Rodariren Telefonozko ipuinak liburua aukeratu eta hizkuntza desberdinetan Orixeko ikasle, irakasle eta gurasoen artean irakurtzea erabaki dugu. Covid19ak eragindako itxialdiak bete betean harrapatu gaituenez etxez etxe aritu gara. Hona hemen emaitza:

 

Batxilergoko ikasleak STARTinnova ekitaldian

Otsailaren 28an STARTinnova ekitaldian izan ziren 2. batxilergoko Administrazio eta Kudeaketa Oinarriak ikasgaiko ikasleak. Ikasturtean zehar enpresa ideia bat eratu behar izan dute, arlo ezberdinak garatu dituzte Canvas metodoa erabiliaz eta STARTinnova lehiaketan parte hartu dute. Proiektuaren helburua ikasleen artean ekintzailetasuna sustatzea da. Aurreko ostiralean finalisten defentsak ikusten eta Taig Mac Carthy ekintzailearen aholkuak entzuten izan ginen. Hainbat ideien artean, porrotari beldurrik ez diogula izan behar adierazi zigun, asko ikasten dela hauetatik.

ATE IREKIAK

Pasa den astean ikastetxeko ateak ireki eta Orixeko hainbat ikaslek ikasgai desberdinetan ikasten dutenaren berri eman zizueten hurbildu zineten gurasoei. Bikain aritu ziren!!!

Mila esker etorri zineten guztioi.