IK/KI
IKASTEKO KOOPERATU ETA KOOPERATZEKO IKASI
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA eskolan txertatzea da proiektu honen helburua.
Oinarrizko Hezkuntzako curriculumak dio ikasleak DBH bukatzean konpetentzia hauek bereganatuta izan behar dituztela:
- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
- Elkarbizitzarako konpetentzia
- Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
- Izaten ikasteko konpetentzia
Proposamen metodologiko honen bitartez, oinarrizko zehar-konpetentziak lantzeko aukera hobea dugu.
ZENBAIT HELBURU OROKOR
- Parte hartzen duten ikasle guztien emaitzak hobetzea
- Nahiz eta taldean aritu, banakako ikaskuntza eta horrekin batera ikasle bakoitzaren autonomia hobetzea.
- Gaur egungo gizarteak lan munduan eskatzen duen taldean lan egiteko trebetasuna garatzea.
PROIEKTUAREN KOORDINATZAILEA: Alberto AriƱo
BIDEOA: ALEX ROVIRA - COOPERAR O COMPETIR
Lasarteko Berritzeguneko helbide honetan programaren informazioa zabala aurkituko duzue.