AURKEZPENA
- Arduraduna: Justo Lillo
KIROL ESKOLAKO EGITURA
- Organikoki, 2 eskolen arteko batzordea da.
- Egitura mixtoa du, hau da, bi ikastetxeetako guraso eta irakasleen ordezkariek parte hartzen dute.
- Ondorioz, bere plangintza (kirol batzorde nagusiak onartu eta gero) ikastetxeetako Urteko Planetan sartuta egongo da
Bi ikastetxeen artean kirol batzorde bakarra egotearen aldeko arrazoiak;
- Ikasleen jatorria ezaguna, jarraipen hobea. Ikasle gehienak Samaniegotik Orixera pasatzen dira eta hauek prozesuari jarraipena emango liokete. Ikasle berriak integratzeko ez da inongo oztoporik ikusten.
- Kirol ekitaldiak deialdi berean egiten dira gehienetan.
- Kirol ekitaldiak bi ikastetxeei zuzenduak izaten dira gehinetan
- Antolakuntza errazagoa (bidaiak, autobusa, eta abar)
- Baliabide guztien kudeaketa komunak hauen erabilera egokiagoa errazten du
KIROL ESKOLAREN HELBURU OROKORRAK
1.-Ikasleen integrazioa, bai eskola mailan baita eskolen artean ere, harremanak bultzatuz eta sendotuz.
2.-Euskararen normalizazio prozesuan eragile aktiboa izatea, hau da, euskararen erabilera kiroletan normalizatzen laguntzea.
3.-Ikastetxearekiko identifikazioa lortzea, eskolaz kanpoko ekintzen bitartez.
4.-Goi- mailako ikasleak kirol ekintzetako monitore lanetan integratzea.
5.-Antolatzen diren ekintzetan, kirol-teknika maila hobetzea.
6.-Osasun hezkuntza lantzea prebentzio mailan. Bide batez, kirola osasun iturritzat azaltzea.
7.-Zenbait balore indartzea: parte hartzea, lehiakortasuna, kiroltasuna, begirunea…
KIROL ESKOLAK ANTOLATZEN DITUEN JARDUERAK
- Kirol-eskolak, bere koordinatzailearen bidez, parte hartzen du eskualdean astero antolatzen diren jardueretan (partiduak, lehiaketak, ….). Jarduera horietara ikasleak beti monitore batekin joaten dira.
- Institutuko ikasleen partaidetza antolatzeko, alde batetik, kirol-eskolak berak kudeatzen ditu infantil mailako ikasleak; horrekin batera, eta kadete mailatik aurrera, Samaniego-Orixe Kirol-Kluba arduratzen da antolaketaz.
- Astebururo izaten diren jarduerez gain, Samaniego-Orixe Kirol Eskolak, gutxienez, beste hiru ekintza antolatzen ditu ikasturtearen zehar:
- Elkartasun krosa ( abenduaren 31n)
- Asteburua elurretan ( otsailean edo martxoan)
- Leitzarango jaitsiera bizikletaz (maiatzan )