2021-2023 Erasmus+ KA101

Irakasleen formakuntza

Orixe BHI-k Erasmus+ KA101 programan parte hartuko du, Bide Berri 3.Orixe+ proiektuarekin. Ia 1000 eskaera aurkeztu dira eta horietatik 600 inguru hautatu dira, horien artean gurea.

 

ORIXEko HEMEROTEKA

  • 2020/12/18 |
  • HIZPRO

Iada abian da IRAKURLEAREN KABIKO ekimen berria: ORIXEKO HEMEROTEKA sortu dugu. Gure ikasleek egunkarietan irakurtzen dituzten artikuluen edo era guztietako testuen laburpentxoen bilduma osatuko dugu. Jasoketa eta argitaratzea ebaluazio bakoitzaren amaieran egingo da. Parte hartzen duten ikasleen artean zozketa egingo da eta sari bat irabazteko aukera izango dute.

AESLEME-ren HITZALDIA

  • 2020-12-04 |

AESLEME-k (Bizkar-muinen Lesioduenen elkartea) hitzaldia eskaini die Batxilergo 1mailako ikasleei, "Gerta dakizuke" programaren barruan. Bertan arrisku egoerez eta istripuek bizkar-muinean sor ditzaketen ondorioak lantzen dituzte. Egoera horiei nola aurre hartu ere azaldu diete.  

EUSKARAREN EGUNA

  • 2020-12-03 |
Honela ospatuko dugu ABENDUAREN 3a, EUSKARAREN EGUNA Orixen.
 
DBH 1. 2. eta ZIG gelako ikasleek TRIBUAREN BERBEN artean JOLAS GAITEZEN EUSKARAREKIN!! sekuentzia jarraitzeko aukera izango dute. Sekuentzia honen helburu nagusia euskararekin jolastuz gozatzea izango da. Izan ere, guztiaren oinarrian hizkuntzaren alderdirik jostagarrienak izango baitituzte.
Bestalde, DBH 3. eta 4. mailetan UEMAko Unitate Didaktikoak eskeiniko dira eta hauen bitartez, euskaraz bizitzeak mundura zabaltzeko aukera ugari ematen dituela nabarmenduko da eta eraberean kultura aniztasuna landuko da.
Batxilergoko ikasleek UEMAko saioak jasotzen ari dira aste honetan eta, Batxilergoko lehen mailako ikasleak OREINA filma izango dute ikusgai.

UEMA SAIOAK

  • 2020-12-01 |

2. Batxilergoko ikasleek Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) eskaintzen dituen saioak jasotzen ari dira aste honetan eta hurrengoan. Tolosaldea euskararen arnasgune den aldetik, ikasleak sentsibilizazio honetan murgiltzen ari dira euskal hiztun aktibo eta ahaldun izan daitezen. Halaber, saio hauetan soziolinguistikaz jarduten ari dira eta talde lanean nahiz azalpenetan aktiboki eta gogoz ari dira.