EA2030

Dakizuen bezala, Agenda 2030a Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek pertsona guztien oparotasuna bermatzera bideratuta daude, ingurumena, gizarte arazoak eta ekonomia kontutan harturik.
Eskolako Agenda 2030aren bitartez haurrak eta gazteak proiektu zabal honetako helburu bati helduko diote 2022-2023 ikasturtean zehar, Garapen jasangarrirako 7. Helburuari hain zuzen ere: ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ KUTSATZAILEA.
Zazpigarren helburu honen xedea guztiontzat energia eskuragarria, segurua, jasangarria eta modernoa bermatzea da eta, era berean, iturri berriztagarrietatik datorren energia eta energia-eraginkortasuna handitu nahi dira.
Energiak mundua mugiarazten du eta beharrezkoa da egunerokotasuneko edozein ekintza egiteko, beraz Energia, bizitzaren motorra! izenburupean gure herrietan gai honen inguruan nola gabiltzan aztertuko dute zuen seme alabek. Animatu nahi zaituztegu, zuek ere, zuen seme alabekin batera, herri jasangarri baten alde borrokan bat egitera.
Inor atzean utzi gabe! Beraz burutuko diren ekintzen berri izango duzue eta zuen proposamenak ongietorriak izango dira.